NIK Patrika Digitala
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria bozeramaileari elkarrizketa Radio Vitorian

2023-06-15

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Radio Vitoria-ko  “Radio Vitoria Gaur” saioan. Bertan, besteak beste, Frantziako Tourra izan du hizpide. Gran Départ Pays Basque 2023rako egun gutxi falta direnean, bozeramaileak euskal erakunde guztien konpromiso irmoa azaldu du, “dena ondo atera dadin eta munduari irudi ona emateko nolakoak garen eta nola bizi garen erakutsiz”

Ertzaintzaren protestei dagokienez, sailburuak esan du guztiok dugula gure lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko eskubidea, betiere elkarbizitza-arau batzuen barruan egiten bada. “Ez dut uste lan-aldarrikapen batzuk direla-eta arauz kanpoko neurriak hartuko direnik, ziur nago profesionaltasunez beteko dutela beren lana”, adierazi du.

Osakidetzari buruz galdetuta, Bingen Zupiria bozeramaileak ukatu egin du Osakidetza desegiten ari denik, eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritza etengabeko ahalegina egiten ari dela azpiegiturak eta profesionalen lana hobetzeko. “Osasun-sistemak arazo komunak ditu. Nolanahi ere, zentroen % 96 irekita egongo dira uda osoan”, gaineratu du.

Elkarrizketan zehar, Next Generation EU funtsak ere aipatu dira. Sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak badakiela ministerioetara funtsak iritsi direla, eta, beraz, behin eta berriz jarraituko dela horiek euskal gizartearen esku jartzeko.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2023-06-15

    Comentario de Twitter:
    🎙️ @ZupiriaB bozeramaileari elkarrizketa Radio Vitorian

    📎 https://t.co/bxVWWLFygM https://t.co/EM9XRLaBFm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)