Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

2011-2015 aldiko Familiei Laguntzeko III. Plana onartu du Jaurlaritzak (2011-12-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 27

Erabakia, 2011-2015 denboraldian Euskal Autonomia Erkidegoko familiei laguntzeko Erakundeen arteko III. Plana onartzeko dena

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bere bileran onartu du 2011-2015 aldiko Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Plana. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak gidatzen du plana, eta Jaurlaritzak baliaturiko 674.627.831 milioi euroko kopuruarekin hornituta dago. Diru-kopuru horretatik, 645 milioi Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailetik datoz (571 sailetik zuzenean eta 74 Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzutik) eta gainerakoa Hezkuntza, Justizia, Industria, Kultura, Osasun eta Etxebizitza Sailen artean banatzen da.

Sailen arteko izaera indartzen du planak, Jaurlaritzaren hainbat sail tartekatzen baititu familiaren ikuspegia gaineratzeari dagokionez, hala nola erakundeartekotasuna, autonomia-erkidegoko administrazio guztiak familiei laguntzeko politiken agente aktibo gisa kontuan hartuta.

Lau jardun-ildo estrategikotan zatituta dago dokumentua:

1. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta haien autonomia ahalbidetzeko zerbitzu, neurri eta politikak indartzea. Aurrekontua: 607.441.481 milioi euro

2. ildo estrategikoa: Familien eta haien ahalduntzea, gizarte-sentsibilizazioa eta prebentzioa bultzatzeko politika eta gizarte-ekintzen gizarte-balioa sustatu eta zabaltzea. Aurrekontua: 57.221.756 milioi euro

3. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta gizarte parte-hartzea garatzeko politiken sail arteko eta erakunde arteko koordinazioa. Aurrekontua: 1.169.773 milioi euro

4. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko politika eta neurrietako paradigma eta jardun-esparru berriak. Aurrekontua: 8.794.821 milioi euro.


Aurreko planei dagokienez, aldaketa kualitatiboa gertatu da ekintza-ildo berriak zabaldu direlako, prebentzio- eta hezkuntza-ekintza ahalbidetzen dutenak, familien eskumenen hobekuntzarekin eta gurasotasun positiboaren garapenarekin zerikusia duen guztia (gurasoek egin ditzaketen ekintza eta programak beren guraso-rola hobeto betetzeko seme-alaben interes gorena, haien hezkuntza eta mugak kontuan izanda betiere).

Ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua ere egiten da, seme-alabengatiko egungo laguntzak sendotzen dira eta zenbait kasutan zabaldu egingo dira 2013tik aurrera, betiere Jaurlaritzak une horretan dituen aurrekontu-baliabideen arabera.

Nabarmentzeko neurriak

Konpentsazioagatiko laguntza ekonomikoei eta zerga-kenkariei buruz

  • Gobernu Zentralaren eskaera bi seme-alaba edo gehiago dauzkaten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat onesteko.
  • Ez-ordaintzeak gertatzen diren banantze eta dibortzioen sententziei buruzko azterlana berme-funts bat eratze aldera diseinu bat nola egin behar den bideratzeko, betiere ordainketa hori jaso dela eta ordainketa-betebeharra betetzen ez duten pertsonekiko auzi-mekanismo bat sortuko dela ziurtatuta.
  • Euskadirentzat berme-funts bakarra eratzeko arau-garapena, familia-hausturako kasuetan elikagai-ordainketa eta ordainketa-betebeharra betetzen ez duten pertsonekiko auzi-mekanismo bat sortuko dela ziurtatuko duena.
  • Seme-alaben jaiotza eta mantenuagatiko laguntzen zabaltze progresiboa (betiere aurrekontu-baliabideen arabera), honako kasu hauen eta dagokion egutegiaren arabera:
    - Lehenengo edo bigarren seme-alabak: 2 urtera arte 2013an
    - Hirugarren edo hurrengo seme-alabak: 10 urtera arte 2013an

Uztartzearen sustapenari eta hainbat familia motaren inguruko sentsibilizazioari buruz

  • Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiei zuzenduriko ekimenen garapena familia- eta lan-bizitzaren uztartzea bultzatzen duten erakunde pribatuei zerga-salbuespenak ezartzeko aukera azter dezaten.
  • Uztartzeko eta uztartze-neurriak garatzeko tresnak eskaintzeko Concilia+ Uztartzeko Ataria sortu eta mantentzea.
  • Laneko bizitzaren kalitatearen dekretua onartzea eta bertan bilduriko neurriak abiaraztea.
  • Familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzak mantentzea, familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren arabera, gurasoen kopuru gero eta handiagoa laguntza horietara biltzea sustatuta.
  • Ekimenen garapena familia- eta lan-bizitzaren uztartzea gizarte-elkarrizketako mahaira eta enpresa-ingurunea gaineratzeko.
  • Ordutegi-malgutasuna bultzatzea Confebasken eta sindikatuen laguntzarekin eta hitzarmen kolektiboetan uztartze-neurriak sartzeko.
  • Diseinaturiko eskolaz kanpoko ekimenak babestea, betiere eskola-ordutegiak malgutzen, familia- eta lan-arloko eta arlo pertsonaleko uztartzea bultzatzen eta balio positiboak transmititzen badituzte.
  • Gazteen arteko zabaltze-kanpainak garatzea familia-eredu berriei, gurasoartekotasun positiboari, erantzukidetasunari eta uztartzeari buruz.
  • Urteroko sari eta onespen publikoak antolatzea esperientzia eta praktika ereduzko edo berritzaileentzat, betiere familiei laguntzeko modukotzat kalifikatzen badira.
  • Familiek bizi duten erakunde arteko errealitatea sendotzea, haiei esker zaindu eta transmititzen baitira historia eta balioak.
  • Familia-aniztasunari buruzko kanpaina eta programak garatzea, errealitate heterogeneoetatik (kulturalak, erlijiosoak, jatorrizko lekuetatik urrundutakoak...) gauzaturiko familia-esperientzietara hurbiltzeko, horiek ikusarazteko eta horien inguruan elkarrizketa antolatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan