Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2015era arteko Plana onartu du, hazkundea eta enplegua suspertzeko (2011-12-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 27

Erabakia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2015 onartzeko dena

Planak 9.000 milioi euro inguru ezarriko ditu I+Gn erabiltzeko datozen lau urteetan.


Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2015era arteko Plana (ZTBP2015) onartu du gaur izan duen bileran. Plan horren helburu nagusia da ekonomiaren hazkundea, enplegua eta Euskadiren ongizatea suspertzea. Plan berria Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako hartutako konpromiso bati erantzuten dio eta Jaurlaritzaren Planen eta Jarduera esanguratsuen Egutegian sartuta dago. Planaren arabera, BPGren %3ko guztizko inbertsiora iritsiko da 2015ean I+Gn.

Orokorrean, hauxe da ZTBP2015en asmoa: 2015era arte Eusko Jaurlaritzaren jarduera planifikatzea funtsezkoak diren zenbait arlotan, gure gizarteak lortutako ongizate eta bizitza mailak bermatzeko eta maila horietan aurrera egiteko, zientzia, teknologia eta berrikuntzan oinarritutako hazkunde eredu berri bat sustatuta. Lehendakaritza izan da plan horren buru eta hiru foru aldundiez gain, Jaurlaritzako sail hauek hartu dute parte plan hori lantzen: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Osasun eta Kontsumo Sailak; eta Ekonomia eta Ogasun Sailak.

Plan berrian zenbait alor identifikatu eta aukeratu dira, jokaleku global batean euskal enpresek merkatu aukera sortzeko gaitasuna dutenak: zahartzea, energia, garraioa eta mugikortasuna, mundu digitala, eta zientziaren industria. Bestalde, 9 helburu eta 22 jardun ildo ezarri dira, baita horien programak eta jardunbideak ere. Hona hemen helburuok:

- Aurrera egitea balio erantsi handiko sektoreetarantz garatutako enpresa egituran, zientzia, teknologian eta berrikuntzan oinarrituta.

- Merkatu globalen buru diren enpresa lehiakorrak eta berritzaileak sortzen eta sendotzen laguntzea.

- Zerbitzu publikoen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea.

- Berrikuntza Soziala, erronka globalei osotasunez aurre egiteko lankidetza estrategia gisa.

- Zientzia eta Teknologia Sistema, ekoizpen egiturari balioa ematen diona eta nazioartean onartuta dagoena.

- Euskadi, talentuaren gune aurreratua.

- Euskadi, egituratutako lurraldea.

- Zientzian, teknologian eta berrikuntzan buru-belarri ari diren herrialdea eta herritarrak.

- Finantzazio eredu berria.

Horretarako, ZTBP2015ek konpromisoa hartu du 2015ean I+Gn BPGren %3ko gastura iristeko behar diren baliabideak mobilizatzeko eta horrek 2011-2015 aldian 8.946 milioi euro ezartzea dakar. Horretaz gain, I+Gren finantzazioan protagonismo gehiago eman nahi zaie enpresei eta enpresek guztizko gastuaren %62 berdindu dezatela, finantziazio publikoari gainontzeko %38 utzita.

4 iruzkin
  • @maitemoreno19
    2012.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    #InnovaciónSocial en Plan de Ciencia,Tecnología e Innovacion 2015 aprobado por Gobierno Vasco ..Creciendo! http://t.co/cW3i8qL0 #in

  • @Jelen777
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el plan de Ciencia,Tecnologia e Innovacion 2015 para revitalizar el crecimiento y el empleo:
    http://t.co/MyJoatGe

  • @danicarrillo
    2011.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el plan de Ciencia,Tecnologia e Innovacion 2015 para revitalizar el crecimiento y el empleo http://t.co/4OQHuADs

  • @frangonzalez
    2011.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    el Gobierno Vasco aprueba el plan de Ciencia,Tecnología e Innovación 2015 http://t.co/tLLWP43m (via @ateneonaider)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan