Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “indar guztiak elkartzea” aldarrikatzen du, Euskadi “krisialditik ateratzeko” eta “askatasuna eta elkarbizitza sendotzeko”

2011.eko abenduak 31

Zerga sistemaren hobekuntzan eta zerga iruzurrari aurre egiteko ahaleginean aurrerapausuak ematea espero du, “nomina baten menpe dagoen jendea Euskadiko zerga bilketaren erantzule neurriz kanpokoa izan ez dadin”

Krisialdi ekonomikoari aurre egitea eta askatasuna eskuratzea izan dira urte amaierako ohiko mezuaren ardatz nagusiak. Bertan, Patxi López lehendakariak 2011 urtearen balantzea egin du,  “urte gogorra”, jasan den krisialdirik larriena dela eta, baina “pozezko eta itxaropenezko” urtea, “terrorismorik gabeko aurreneko Eguberriak” baitira hauek. Terrorismoak erail dituen pertsona guztiak gogoratu ditu, “euren oroitzapena eta memoria ez dadin betiko galdu”, eta eskerrak eman dizkie Euskadin “demokrazia, askatasuna eta autogobernua defendatu duten pertsona guztiei”. Euskal gizarteari “indar guztiak elkartzea” eskatu dio, “askatasuna eta elkarbizitza” sendotu eta “Euskadi krisialditik ateratzeko”. Ekonomiaren egoerak lehendakariaren mezuan presentzia nabarmena izan du, lanpostuak sortzea 2012rako “erronka nagusia” izango dela adierazi baitu. Urtearen lehen zatian, “enplegurik gabeko milaka gazteei” irteera bat eskainiko zaiela eta “enpresak iraun eta hobetu dezaten” laguntzak martxan jarriko direla azaldu du. Lópezek, nahiz eta ekonomiaren egoera larria izan, “enplegu publiko eta zerbitzu publikoak mantentzen” dituen Erkide Autonomo bakarra Euskadi dela azpimarratu du, eta, horregatik, funtzionarioei “beren lan eta ardura handia” eskertu dizkie.

Enpleguaz gain, alor ekonomikoan iruzurraren aurkako politikak eta zerga sistemaren hobekuntza aipatu ditu lehendakariak, Euskadin “gehiago dutenek gehiago ordain dezaten”. “Nomina baten menpe dagoen jendea Euskadiko zerga bilketaren erantzule neurriz kanpokoa” ez izateko neurriak hartu behar direla eutsi du.

Lehendakariak “txarto pasatzen” ari diren herritarrak gogoratu nahi izan ditu, lanpostua galdu dutelako, enpresa aurrera atera ezinik ari direlako. Baina, bereziki, “bortizkeria matxista pairatzen duten emakumeak” eta baita beste edozein indarkeria jasaten duten pertsonak oroitu nahi izan ditu¡'0

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)