Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Saila Eskola Txikien jaian izan da, Lizartzan

2023-06-11

Eugenio Jimenez Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak Eskola Txikien festari irekiera ekitaldian parte hartu du, Lizartzan, bertako alkate Iñaki Azpiroz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari Garbiñe Mendizabalekin batera.

Eskola Txikiek berezko dituzten lan egiteko modua eta metodologia nabarmendu ditu Jimenezek, eta bertako kide guztiek –hasi ikasle eta familiekin eta irakasleenganaino- osatzen duten hezkuntza-komunitate trinkoa goraipatu. Lizartzako eskola handitzeko premiei dagokienez berriz, Hezkuntza Saila, Lizartzako Udala eta URA agentzia elkarlanean ari direla azaldu du, aspalditik datorren eskakizun horri erantzuna eman ahal izateko.

Irekiera ekitaldian, Adunako eskolako ikasleek hartu diote lekukoa Lizartzari, eta datorren urtean Gipuzkoako beste herri horretan ospatuko da Eskola Txikien jaia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak