Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

FINLANDIAKO LAN OSASUNEKO ZENTROKO ORDEZKARITZA BATEK OSALAN BISITATU DU

2023-06-12

Finlandiako Lan Osasuneko Zentroko (Centre for Occupational Safety https://ttk.fi/en /) 20 espezialistaz osatutako ordezkaritza bat Osalanen izan da gaur goizean, Erakundearen eta lan-ikuskaritzaren antolaketa eta funtzioak ezagutzeko. Lan-merkatuko erakundeek zuzentzen dute erakunde hori, eta lan-munduko eragile askorekin lankidetzan aritzen da, laneko segurtasuna garatzeko eta lan-osasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen baitizkie.

Ordezkaritza Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde eta Osalaneko Kontseilu Nagusiko lehendakari Elena Pérezek eta zuzendari nagusi Lourdes Iscarrek jaso dute, taldeko beste kide batzuekin batera.

Jardunaldian, Finlandiako ordezkaritzako espezialistek interesa agertu dute Osalanek eta Laneko Ikuskaritzak laneko arriskuen prebentzioaren arloan gauzatzen dituzten politika, programa eta ekintzetan sakontzeko, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026ko Euskal Estrategiaren ildo nagusiak ezagutzeko aukera izan dute, hala nola laneko arriskuen prebentzioa ezartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboen aldeko jarduerak lehenestea; genero-ikuspegia txertatzea; osasun-arloko desberdintasunak murriztea adinagatik, jatorriagatik eta abarrengatik; eta agente guztiak laneko segurtasunean eta osasunean integratzea eta parte hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)