Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Hobera egin du airearen, uraren eta lurzoruen kalitateak eta murriztu egin dira CO2 isuriak EAEn

2011.eko abenduak 28

Euskadiko Ingurumen Profilak dioenaren arabera, lau urteko horretan ingurumen adierazle gehienek (% 59) izandako bilakaera positiboa da

Joera positiboa hauteman da airearen, uraren eta lurzoruen kalitatean, hala nola isurien murrizketan nahiz hondakinen sorreran, gaur goizean, Donostian Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Arantza Leturiondo Ingurumen sailburuordeak jendaurrean azaldutako Euskadiko Ingurumen Planaren emaitzen arabera.

2007-2010 aldirako II. Ingurumen Esparru Programak ezarritako helburu estrategikoen eta bere egindako konpromisoen segimendua egin da 2010eko Ingurumen Profilean, azken lau urteetako ingurumen plangintzaren ingurumen balantzeaz gain. Horrela, Euskadiko Ingurumen Profilak dioenaren arabera, lau urteko horretan ingurumen adierazle gehienek (% 59) izandako bilakaera positiboa da, eta negatiboa, aldiz, % 2ak izan duena.

Azterketaren aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk ondokoa nabarmendu du: «Euskadiko ingurumenaren egoera hobetzen ari gara, baina oraindik asko dugu egiteko. Airearen kalitatearen, berotegi efektuko gasen isurpenaren eta uraren eta lurzoruaren kalitatearen arloetako emaitza onei eutsi behar diegu.  Gainera, bioaniztasunaren babesarekin, baliabideen erabilera eraginkorrarekin, edota mugikortasunarekin lotutako adierazleak hobetu behar ditugu».

Airearen kalitatea

Positiboa iritzi zaio azken lau urteotan airearen kalitateak izandako bilakaerari. 2010ean airearen kalitatearen adierazlea ona edo onargarria izan zen egunen % 99an. Gogoan hartu behar da 2007an egunen % 94 izan zirela gisa horretakoak.

Airearen kalitateari dagokionez, alde negatiboa da NOx, eta KOH kutsatzaileei -oxido nitroso motakoak, eta konposatu organiko hegazkorrak, hurrenez hurren- dagokiena; izan ere, isuriak murriztu badira ere, ez da 2010erako zehaztutako helburua bete.

Uraren kalitatea

EAEko uraren kalitateri dagokionez, joera nagusia positiboa izan da 2007-2010 aldian. Lurpeko urak behar bezala babestu eta hobetu dira eta bainuko uren % 95 kalitate onekoa edo onargarrikoa izatea lortu da. Hala ere, emaitzak ez dira hain positiboak izan lurrazaleko urak eta ur artifizialak babestu, hobetu eta birsortzeari dagokionez.

Lurzoruaren kalitatea

Halaber da positiboa lurzoruaren kalitatearen bilakaera. Aurrera egin da lurzoruaren kutsadurari aurrea hartu, kutsatutako lurzoruak erabilera berrietarako berreskuratu eta, zabortegi inaktiboak kontrolatu eta horien jarraipena egiteari dagokionez.  Hala ere, erabilera berririk gabeko lurzoruak berreskuratzeko konpromisoa ez da bete, 35 hektarea lurzoru berreskuratzeko helburua lortu ez denez.

Berotegi efektuko gas-isuriak

Joera positibo argia izan du azken lau urteotan, EAEko isuriak 1990ekoak baino % 14 txikiagoak izan baitira tarte horretan. Azpimarratu behar da 2009ko isurien beherakada nabarmen baldintzatu duela, aurreko urtearen aldean, jarduera ekonomikoaren maila jaitsi izanak.

Beste adierazle batzuk

Aztertutako aldian joera positiboa izan dute halaber kontsumo eta energia ekoizpen jasangarriarekin zerikusia duten adierazleek, hala nola hondakinen sorrerari eta tratatu gabeko isurketa ezari lorturikoek bai eta bioaniztasunaren babesak nahiz lurraren erabilera orekatuak ere.

Klima aldaketara egokitzeko gaietan, aldiz, hainbat aurrerapauso eman dira, ez ordea adostutakoa erabat betetzeko adina. Bestalde, mugikortasun jasangarriari dagokionez, moduzko banaketaren adierazleak ez dira nahi bezalakoak izan,  ez bidaiarien, ez salerosgaien kasuan.

5 iruzkin
  • @Miguel_A_Pz
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @ecoeuskadi2020: Mejoran la calidad del aire, agua y suelo, y descienden las emisiones de CO2 en el País Vasco http://t.co/lSuhwupw

  • @Joel_Iglesias
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT“@cristinaglznav: Mejoran la calidad del aire, agua y suelo, y descienden las emisiones de CO2 en el País Vasco http://t.co/2Z71srti

  • @ecoeuskadi2020
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    Mejoran la calidad del aire, agua y suelo, y descienden las emisiones de CO2 en el País Vasco http://t.co/lSuhwupw

  • @cristinaglznav
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    Mejoran la calidad del aire, agua y suelo, y descienden las emisiones de CO2 en el País Vasco http://t.co/OP2CCf8I

  • @i_detorres
    2011.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    Mejoran la calidad del aire, agua y suelo, y descienden las emisiones de CO2 en el Pais Vasco http://t.co/AhxDI31A

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)