Berriak Lehendakaritza
Eu

“Batasunerako eta adostasunerako garaia da”

2011.eko abenduak 27

Lehendakariak Lehendakaritzaren egoitzako ateak ireki ditu, Eguberria dela eta, euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat bertan hartzeko

”Batasunerako eta adostasunerako garaia”, lelo horren pean hartu ditu aurten lehendakariak euskal gizartearen ordezkariak eta horixe da lehendakariak berak 2012rako adierazi duen desioa. “bakean eta askatasunean bizi, bestelakoa errespetatuz eta denon artean Euskadiren etorkizuna eraikiz, oinarri partekatuetan bermatuta”. Lehendakariak desiratu du 2012an “denok eskuak batu” eta “uler dezagun talde berean jokatzen dugula: Euskadi taldean”, izan ere, egun batzuk barru hasiko dugun urtea “Askatasuna eta elkarbizitza sendotzeko” urtea da, Euskadi “hiritar libreena, solidarioa, iraunkorra eta lehiakorra” izan dadin.

Euskal gizartearen ordezkarien aurrean egin duen hitzaldian, Patxi Lópezek nabarmendu du aurtengoa “ETArik gabeko gure lehendabiziko Eguberria dela. Askatasunaren lehendabiziko Eguberria”, eta, horregatik, aurtengo urtea “itxaropenaren eta pozaren urtea” ere izan dela irizten dio Lehendakariak, “gure amesgaiztorik okerrena” gainditzea lortu delako. Lehendakariak adierazi du ETAren amaiera “ez dela izan opari bat”, “demokratok erabakigarritasunez irabazi dugun zerbait” baizik. Ildo honetan, Lópezek erailak eta biktimak ekarri ditu gogora, haien oroitzapenak bizikidetza demokratikoaren oinarria izan behar duelako, “errebantxarik gabe, gorrotorik gabe, baina oroitzapenarekin”, gehitu du.

Patxi López bera buru izan duen Lehendakaritzako (Vitoria-Gasteiz) Gabonetako ohiko hitzordura Eusko Jaurlaritzako sailburuak, euskal erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoetako arduradunak, enpresa elkarteak eta sindikatuak, eragile ekonomikoak eta sozialak eta, gainera, kulturako, unibertsitateko, kiroleko eta komunikabideetako hainbat eta hainbat ordezkari esanguratsu bildu dira.

Eusko Jaurlaritzaren “kezka nagusia”, Lehendakariak berak adierazi duenaren arabera, lanik gabe dauden Euskadiko 140.000 biztanleak dira, lanik topatzen ez duten gazteak eta bolada luzean langabezian daudenak batez ere. Hori dela eta, 2012an “gure ahaleginik handienak haien alde joango dira”, ziurtatu du Lehendakariak. Gainera, Lópezek gogora ekarri du 2012koa fiskalitate “justuago, progresiboago era eraginkorrago” baten urtea dela; izan ere, iruzurraren aurkako lanean, borroka hobeto egin beharra dagoela azaldu du, “lan koordinatu baten alde eginez”, “lurraldeen arteko susmo txarrik” gabe.

Lehendakariak, Patxi López jaunak, amaitzear dagoen urteari buruzko ibilbide bat egin du; aitortu du aurreko hilabeteak “zailak eta gogorrak” izan direla, baina, era berean, eta zailtasunak zailtasun, “erronka asko gainditu dira”; areago, Lópezek batasuna nabarmendu du, izan ere, haren ustez, “garrantzitsuena era kolektiboan egin izana da, euskal gizarte osoaren bultzada eta animoei esker”.

2 iruzkin
  • @Kekonen
    2012.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Tiempo para la unidad y la concordia http://t.co/L4zHkl86

  • @Germangatz
    2011.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Tiempo para la unidad y la concordia http://t.co/SAJeVoaP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejeros