Hauteskundeak 2024
qrcode

Astekonomiak aztergai du gaur euskal ekonomiaren egoera —hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du—, etxebizitzaren prezioaren bilakaerarekin eta apirileko IPIarekin batera

2023-06-09

Euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du, Ekonomia eta Ogasun Sailak prestatutako termometroak eman duen balioaren arabera (ehun adierazle baino gehiago hartzen ditu kontuan). Horixe da gaur Astekonomia bideoaren abiapuntua. Bideo horrek arreta jartzen du, halaber, etxebizitzaren prezioak urteko lehen hiruhilekoan izan duen bilakaeran eta IPI - industria-produkzioaren indizeak apirilean emandako datuan.

Alde batetik, euskal ekonomiaren termometroa 87,7an kokatu zen maiatzean. Hortaz, hazkunde leuneko eremuan mantendu da. Desazelerazio horren arrazoi nagusia da etxeen kontsumoaren hazkunde txikiagoa eta, neurri txikiagoan, esportazioen bilakaera.

Era berean, eta EINek argitaratutako azken datuen arabera, 2023ko lehen hiruhilekoan etxebizitzaren prezioa % 3,1 igo zen Euskadin, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hala, etxebizitzen prezioek gora egiten jarraitzen dute, baina finantza-krisiaren aurretik izandako mailetatik urrun daude oraindik.

Azkenik, Astekonomia bideoak atal bat gordetzen du Euskadiko apirileko industria-produkzioarentzat: aurreko urteko hil berean erregistratutakoa baino % 0,4 txikiagoa izan zen. Jaitsiera horretan indizearen osagai guztiek parte hartu zuten, kontsumo-ondasunek izan ezik, % 2,1eko hazkundea izan baitzuten.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

3 iruzkin
  • 2023-06-11

    Eskerik asko informazioagatik

  • Argazkia Xaver
    2023-06-11

    Makinekin batera lan egiten irakasten ez badugu, batez ere lan nekagarriagoak konpontzen badira, produktibitatea murrizten bada, jarduerak behera egiteko arriskua dago, eta, horrekin batera, hodeitzar ekonomikoak zerumugan.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-11

    Si no enseñamos a trabajar a la vez con máquinas resuelvan sobre todo trabajos más penosos, a dismininución productividad el riesgo de caída de actividad y con ello nubarrones económicos en el horizonte, persiste.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan