Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren 56.000 hartzaileri gutuna bidali die lanbidek, haien prestazioez arduratuko dela jakinarazteko

2011.eko abenduak 22

 

Lanbidek gutun bana bidali die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 56.000 hartzaile ingururi erakunde horrek haien prestazio ekonomikoan ardura bere gain hartu duela jakinarazteko eta enplegua bilatzeko prozesu batean sartu diren berri emateko, subsidioen hartzaile kroniko bihurtzeko arriskua saihestea helburu. Gaur arte, Lanbideko langileek aldez aurreko hitzordua eman diete Euskadiko 3.200 onuraduni baino gehiagori .

 

 Gutun berean jakinarazi die ez dela beharrezkoa bulegoetatik pasatzea aldaketaren ondorioz. Lanbideko espezialistak arduratuko dira dagokien bulegoen aurretiko hitzordua emateaz. Hartzaileren batek bere espedienteko aldaketaren baten berri eman nahi badu, badaude harremanetarako bi telefono, informazio edo aurretiko hitzordua eskatzeko: 901 222 901 eta 945 160 600.

 DBEren hartzaileak "aurreikusitako kopuruan" joan dira Lanbideren bulegoetara, Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen aldaketa indarrean sartu zenetik. 39 bulegoetako batean, (Txagorritxu, Gasteiz) batez bestekoa baino handiagoa izan da jendearen emana, udal-espedienteak bulego horretara eraman direlako. Jende gehiena atzo, asteartea, pilatu zen, 11:00etatik 11:20ra, eta horrek ateak ixtera behartu zuen Lanbide, gehiegizko jendetzak lokalaren segurtasunari eragiten ziolako. Zerbitzua berehala ezarri zen berriro, eta arazoa ondorengo egunetarako hitzorduak emanez konpondu zen.

 Atzo DBEren 147 hartzaile joan ziren bulego hartara. Gaur 168 lagun joan dira. Haiek guztiek Lanbideko langileen arreta jaso dute. Araban bizi diren DBEren 663 hartzailek aldez aurreko hitzordua dute jada.

3 iruzkin
  • @AnaNobel
    2011.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide informa por carta a 56.000 perceptores de la RGI que se encarga de sus prestaciones . http://t.co/ke4CMtWA

  • @TxorierriSarean
    2011.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide informa por carta a 56.000 perceptores de la RGI que se encarga de sus prestaciones . http://t.co/ke4CMtWA

  • @lanbideejgv
    2011.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide informa por carta a 56.000 perceptores de la RGI que se encarga de sus prestaciones . http://t.co/ke4CMtWA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan