Berriak
Eu

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak bukatutzat ematen dute Kantauri isurialderako lehorte plan bereziaren aurre alerta fasea.

2011.eko abenduak 23

2011ko urriaren 21ean,  Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA) Euskadiko Kantauri isurialdean martxan jarri zuten alerta eta agiango lehorte egoerarako plan berezia.

Arroan aurreko hilabeteetan zehar izandako euri faltaren aurrean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba/Álavako (Aiarako Harana eskualdean) ustiapen sistemen egoera aztertu eta euri faltak hurrengo asteetan jarraituko zutela adierazten zuten aurreikuspenak aintzat hartu ondoren, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentzia URA Lehorte plana aurre alerta fasean aktibatzea erabaki zuten.

Orain, dauzkagun datu hidrologiko berriek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba/Álava-ko (Aiarako Harana Eskualdea) Kantauri aldeko arro gehienetan adierazleak normaltasunetik hurbil dauden mailak berreskuratu dituztela adierazten dute,

Normaltasun honetatik kanpo kokatzen den bakarra Ibiur sistema da. Bertan kokatzen den urtegia %30eko betetze mailan dago, eta, horren bestez, zaintza egoera da eta azken hilabeteetan erabili diren neurriak mantenduko dira.

Urtegi ia guztien betetze maila urrikoa baino altuagoa da, gehienetan %60tik gorakoa.

Hori dela eta CHCk eta URAk Lehorte Planaren aurre alerta egoera bukatutzat eman zuten urriaren 21ean eta normaltasun egoera adierazi.

Halaber CHCk eta URAk gogoratzen jarraitu nahi diete hornitzaile nagusi, gizarte, udal eta oro har erabiltzaileei uraren zentzuzko kontsumo sustatzen jarraitzearen beharra, baliabide honen ustiapena arrazoizkoa den maila batean mantendu dadin.

Ur kontsumoaren inguruko jokabide arduratsuak lortzearen garrantzia, edozein xahubide saihestu nahi duena, urte osoan baliagarriak da, ematen diren euriak ematen direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan