Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

DBE-ren kudeaketaren trantsizioa normaltasunez egiten ari da

2011.eko abenduak 23

Euskal Enplegu Zerbitzuak hitzordua eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 3.900 hartzaile baino gehiagori

«Arduragabea iruditzen zaigu arazorik ez dagoen tokian arazoa sortzea», adierazi du Lanbideko Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak hitzordua eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 3.900 hartzaile baino gehiagori, horren kudeaketa erakunde honi egokitu baitzaio Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatu ostean. «DBEren kudeaketaren trantsizioa normaltasunez eta aurreikusi bezala gertatzen ari da», adierazi du Pedro Sánchez Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak.

«DBEren kudeaketaren trantsizioa normaltasunez eta finkatutako planaren arabera egiten ari da. Ez dago kaosik edo kolapsorik. Honezkero, 56.000 eskutitz bidali dizkiegu DBEren hartzaile guztiei kudeaketa-aldaketaren berri emateko», azaldu du Sánchezek. «Dagoeneko 3.900 hartzaile baino gehiagok hitzordua dute. Trantsizioko lehen aste honetan, 39 bulegoetako batean (Txagorritxu, Gasteiz) besterik ez da batez bestekoa baino jende gehiago bertaratu udal espedienteak bulego horretara eramatearen ondorioz», azpimarratu du.

«Jende gehien joan zen asteartean bertaratu zen, 11:00ak eta 11:20ak bitartean gutxi gorabehera. Ondorioz, Lanbidek tarte horretan ateak itxi zituen, barruan pertsona gehiegi zegoelako, eta lokalaren segurtasuna arriskuan zegoelako. Berehala zerbitzua bere onera etorri zen. Lanbideren bulegoak eguneko hamabi orduz irekita egoten dira, eta gehienetan ematen diete arreta herritarrei. Halaber, Lanbitel telefono bidezko arreta-zerbitzuak ere ordu horietan funtzionatzen du (9:00etatik 21:00etara), EAEko herritarrei ahalik eta zerbitzu-estaldura handiena eskainita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kritikei dagokienez, Sánchezek jakinarazi du «maiatzetik datuen migrazio-prozesu egokia lantzeko ez dutela harreman teknikorik eduki nahi izan, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Arabako aldundien artean, aitzitik, lankidetza egon dela». Ildo horretatik, Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak azaldu duenez, erakunde honek «alde bakarreko jarduketak egin ditu, hain zuzen ere koordinazio teknikorik ezagatik, eta borondate politikorik ez dagoelako; eta hauek hartzaileen artean urduritasuna baino ez dute eragin, baita oinarririk gabeko alarma soziala ere».

«Gobernu gisa, bermatzen dugu Gipuzkoako herritarrek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta azkeneko 22 urteotan egondako gobernuek bermatutako normaltasun berberaz jasoko dituztela», adierazi du Sánchezek. Horrek esan nahi du hiru foru aldundiek herritarrei DBE abenduan ordainduko dietela, aurreikusi zegoen bezala, eta diru hau Eusko Jaurlaritzak itzuliko diela, beti gertatu den bezala. Urtarrileko nomina, hitzartu bezala, Lanbidek ordainduko du. Ez dago kaosik, dena kontrolpean dago eta arduragabe iruditzen zaigu arazorik ez dagoen tokian arazoa sortzea».

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2011.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Berriak, “La transición de la gestión de la RGI se está desarrollando con normalidad” http://t.co/KRryjkjF #noticias (vía @Irekia)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Ruiz y Javier Ramos