qrcode

Etxebizitza Sailak 71 milioi euro bideratuko ditu alokairuan eta birgaitzean laguntzeko dirulaguntza programetara (Gobernu Bilera 2023-06-06)

2023-06-06

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 70.955.781 euro bideratuko ditu, guztira, gizarte-alokairurako eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programak finantzatzera. Hala jasotzen da Iñaki Arriola sailburuaren aginduan; hura Gobernu Kontseiluari jakinarazi zaio. Agindu horren bidez, publizitatea eman zaie 2023 ekitaldi honetan alokairua sustatzeko eta etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko urte anitzeko dirulaguntzen lerroak finantzatuko dituzten ordainketa- eta konpromiso-kredituei. 

Gobernu Kontseiluaren saioan, baimena eman da, halaber, programa horien aurrekontu-estaldurarako. Honako hauek dira programak: 

-Egiturazko erreformen (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren (igogailuak jartzea, funtsean) eta eraginkortasun energetikoaren bidez, bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea sustatzeko, 35,7milioi euro esleitu dira dirulaguntzetan. Haietatik, 6,5 milioi ekitaldi honetako aurrekontuan sartuko dira eta 29,2 milioi, 2024ko ekitaldikoan. 

-Gaztelagun programak, merkatu librean etxebizitzaren alokairua ordaintzeko gazteentzako laguntza-programak, 6,9 milioi bereganatuko ditu 2023an emandako dirulaguntzetan. 

-Errentamendu babestuaren sustapenari dagokionez, ekitaldi honetan eta hurrengo bietan 20,7 milioi euro bideratuko dira. Funtsean, sustapen berriko eta aurretik zeuden etxebizitzak erosi ondoren birgaitzeko, sustatzaile publiko eta pribatuen aldetik alokairuko etxebizitza eskuragarrirako eta zuzkidura-bizilekuak sustatzeko eragiketen sustapenean erabiliko dira. 

-Guztira, 7,1 milioi esleituko dira finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen erkidego eta etxeei eta erabilera-lagapenaren egoeran dauden irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kooperatibei honako hauetarako ematen dizkieten kredituen interesguneak diruz laguntzeko: alokairu babestuko etxebizitzak sustatzeko eta birgaitzeko (aurretiko egiturazko birgaitzearen bidez hutsik dauden etxebizitzen irisgarritasuna eta mobilizazioa), 2023ko Finantza Hitzarmenaren bidez. 

-Erabilitako etxebizitza librea erosteak 400.000 euroko aurrekontua izango du, eta etxebizitza babesturako lurzoruaren udal-ondareak eratzea, 50.000koa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko