Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

EUSTAT eta EIN lankidetzan arituko dira nekazaritza-ustiategiei buruzko 2023ko inkesta egiteko (Gobernu Bilera 2023-06-06)

2023-06-06

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) eta Estatistikako Institutu Nazionalak (EINek) elkarrekin lan egingo dute nekazaritza-ustiategiei buruzko aurtengo inkesta egiteko Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan. 

Horretarako, Gobernu Kontseiluak baimena eman du bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmen hori aurreko lankidetzen ildotik doa, estatistika-lanak egiten ahaleginak bateratzeko, eta informatzaileen karga murrizten eta baliabide publikoak aurrezten lagunduko du. 

Hitzarmen honen arabera, Eustatek datu-bilketan parte hartzen duten langile guztiak hautatu, kontratatu eta prestatuko ditu, eta landa-lanaz arduratuko da. Euskal Autonomia Erkidegoko informazio-bilketa 2023ko azken hiruhilekoan hasiko da, eta 2024ko martxoaren 15ean amaituta egon beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko