Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Sepsi bakterioanoagatik Gernikan hildako 19 hilabeteko haurrari buruzko txostena

2011.eko abenduak 22

Emergentziak koordinatzeko zentroak abenduaren 21ean, gaueko 21:30ean, 19 hilabeteko haurra hil dela adierazi du sepsi bakterianoak jota. Neskatoa Gernikan bizi zen eta udalerri horretako ikastetxe batean eskolatuta zegoan.

Osasun eta Kontsumo Sailaren "Infekzio meningokozikoaren profilaxia" protokoloaren gomendioen arabera, hildakoarekin harremanetan egon diren senideei eta eskola-umeei antibiotiko bat eman zaie, protokolo horretan adierazitako parametroen arabera. Ikastetxean, gaur, abenduaren 22an, osteguna, hartu da esku.

Hildako neskatoaren ahizpa egoera onean dago eta behaketan jarraitzen du Gurutzetako Ospitalean. Haurrarekin harremanetan izan diren senideak eta eskola-umeak ere ondo daude.

Une honetan, egiten ari dira bakterioaren jatorria zein izan den jakiteko nahitaezko analisiak. Eskualdeko osasun-langileak eta Osakidetzako larrialdi-zerbitzuetakoak badute egoeraren berri.

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak beren dolumina agertu nahi die haurraren senideei eta ikastetxeko kide guztiei, eta, bide batez, lasai egoteko adierazi herritarrei, gaixotasun meningokoziko horiek ohikoak izaten baitira neguan, eta oso gutxitan hiltzen dute berehala, zorigaiztoko kasu honetan gertatu den bezala.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan