qrcode

Euskadin asteko lanaldiaren murrizketa aztertzeko lantaldea eratu da

2023-06-05

Pertsonen kudeaketako berrikuntzarako taldeak programa pilotu bat probatzeko hasi ditu bere lanak, asteko lanaldia 32 ordura murrizteak, telelanaren formulak aplikatzeak eta enpleguan eragina duten enpresen erabaki estrategikoetan langileen kodeterminazioak Euskadin duten eragina aztertzeko.

Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak koordinatzen duen taldera gizarte-eragile guztiak gonbidatu dira, eta, azkenik, CCOO-Euskadi eta UGT-Euskadi sindikatuek parte hartuko dute. Proiektuaren diseinuak Future Policy Lab-en laguntza akademikoa du, nazioartean esperientzia duen jakintzari eta berrikuntzari buruzko diziplina anitzeko foroa.

Aste honetan egindako lehen bileraren ondoren, programa zehaztuko da urtean zehar, 2024an proiektu pilotu bat aztertu ahal izateko. Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, neurri horiek langileen osasunean, ingurumen-arrastoan, produktibitatean eta enpresek talentua erakartzeko eta atxikitzeko duten gaitasunean duten eragina tasatu nahi da. Saiakuntzaren ondorioak gizarte-eragileen eskura jarriko dira, negoziazio kolektiboko prozesuetan balora ditzaten.

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-06

    Automatizatutako zereginak makina baten edo batzuen esku utz daitezke. Arriskua hartzearen truke, erantzukizuna har daiteke, makinaren jabetzaren ondoan; lanaldia murriztu daiteke, makinaren emaitzez ere arduratuta, berme guztiekin; superenpresariak ez dira edozertaz arduratzen mugak dituztenean. Dena, eta eskuordetutako makinen kotizazio-aukerak nolabaiteko lege-nortasuna ematen duela.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-06

    Tareas automatizadas se puedan delegar en una o varias máquinas se puede estudiar a cambio de asunción riesgo responsabilidad junto a la propiedad de la máquina, reducción jornada responsabilizándose también de los resultados de la máquina con todas las garantías, no tratando de buscar un superempresariado se ocupe de todo cuando tiene también sus límites. Todo y que la posibilidad cotización de las máquinas delegadas dotando cierta personalidad legal.

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2023-06-05

    Comentario de Twitter:
    💼 Euskadin asteko lanaldiaren murrizketa aztertzeko lantaldea eratu da

    📎 https://t.co/VrEeXOW7Db https://t.co/Y2lOILXmE9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak