Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza
qrcode

Euskelec 2023: Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoek lasterketa-zirkuito bihurtu dute San Mames ingurua, Bilbon

2023-06-03
  • San Mames ondoko zabalgunean ari dira burutzen gaur ibilgailu elektrikoen proba dinamikoak eta eraginkortasun probak
  • Ekimenaren helburua da ikasleen arteko talde-lana sustatzea eta jarduera esperimentalari eta sormenezkoari oinarria ematea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa
  • Euskelec-en aurtengo edizioan, Euskadiko Lanbide Heziketak garatu eta hidrogenoz dabilen ibilgailu baten prototipoa ere erakutsi da

Lehiaketako auto elektrikoak Bilbora itzuli dira berriro, eta San Mameseko zabalgunean ari dira gaur proba dinamikoak egiten. Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria eta Jon Labaka Tknika- Euskadiko Ikerketa Aplikatuko Zentroko zuzendaria San Mameseko zirkuitoan izan dira gaur goizean, Lanbide Heziketako ikasleek egin dituzten auto elektrikoak probak nola moldatzen diren bertatik bertara ikusten.

San Mames inguruko zabalgunean gaur ari dira burutzen Euskelec txapelketaren azken faseko probak. 20 talde eta ibilgailu dira lehian, Euskadikoak zein beste erkidego batzuetakoak. Horiez gain, beste bi talde gonbidatu gisa ari dira. Parte hartzen duten ibilgailu guztiei ostiral arratsaldean egin zitzaizkien egiaztapen teknikoak, eta ondoren, gaur goizeko 10: 30etik aurrera proba dinamikoak pasatzen ari dira: azelerazio, balaztatze, slalom eta eraginkortasun-probak, hain zuzen ere. Tknikak (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailaren mendekoa) antolatu du ekitaldia, eta Lanbide Heziketako ikasleen lana aitortu eta ikusarazi nahi du, baita haien irakasleen eta ikastetxeen laguntza eta inplikazioa ere.

Euskelec

Egutegian dagoeneko bere lekua eginda daukan txapelketa da Euskelec. Bertan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu %100ean elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute, oinarri motor komun batetik abiatuta (motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak). Ekimenaren helburua da ikasleen talde-lana sustatzea eta jarduera esperimentalari eta sormenezkoari oinarri bat ematea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.

Txapelketa, halaber, trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma da, eta fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du.

Euskelecek bi fase ditu: prototipoa aurkezteko fase teknikoa eta sormenezkoa, lehena; eta fase dinamikoa, bigarrena. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira slalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste:

  • 1 fasea: arlo teknikoa eta sormenezkoa. Lehen fase hau maiatzaren 18an egin zen, Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkeko AIC Center-en instalazioetan. Bertan, talde parte-hartzaileek beren proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre-egiaztapenak egin zituzten epaimahai baten aurrean (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste).
  • fasea: proba dinamikoak. Gaur ari da burutzen Bilboko San Mames estadioaren inguruko zabalgunean. Taldeek beren prototipoa proban jarri behar dute zirkuitu batean.

Ekainak 3, proba dinamikoak Bilbon

Ibilgailu elektrikoek honako proba hauek ari dira egiten gaur, txapelketarako berariaz egokitutako zirkuitu batean:

  • Balaztatzea: autoa ahalik eta distantziarik laburrenean gelditu behar da, gutxienez orduko 20 km -ko abiaduran doala.
  • Azelerazioa: ibilgailuak geldi dagoenetik 60 metro ibiltzeko behar duen denbora kronometratzen da.
  • Slaloma: ibilgailuak slalom-zirkuituari buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.
  • Eraginkortasun-proba: 60 minututan distantziarik handiena zein autok egiten duen ebaluatuko da. Helmugatik igarotzen den aldi bakoitza zenbatuko da, eta puntu horretatik gehien igarotzen den taldea izango da irabazlea (hots, buelta gehien ematen dituena).

Proba dinamikoak egiten hasi aurretik, auto guztiei egiaztapen teknikoak egin zaizkie goizean. Egiaztapen horiek baztertzaileak izan ohi dira: araudia betetzen ez duen taldea desklasifikatu egin daiteke. Egiaztapen horiek amaitzean, bateriak zigilatu egin dira, berriz kargatzeko aukera eragozteko. Ibilgailu guztiek bateria-karga bakarrarekin egin behar baitituzte egun guztiko probak.

Aurtengo edizioan, San Mames inguruan prestatutako zirkuituak aldapa du (igoerak eta jaitsierak), %4ko batez besteko maldarekin. Maldarik handieneko gunea %8ko igoera da.

Euskelec txapelketan ez du beti autorik bizkorrenak irabazten. Abiadaz gain, taldeek garatu duten berrikuntza eta proiektu metodologikoa, diseinua edo energia-eraginkortasuna ere baloratzen dira.

Somorrostro Heziketa Zentroko ikasleak zuzenean ari dira eskaintzen ekitaldia, streaming bidez, Youtuben, 5G komunikazio teknologia erabiliz. Horretarako, 6 kamera ipini dituzte zirkuituan zehar, baita parte hartzen duten ibilgailuei atxikitako beste sei kamera ere. Emanaldia dronek hartutako irudiekin ari dira osatzen.

Hidrogenoaren aldeko apustua

Euskadiko Lanbide Heziketa energia alternatiboen inguruan garatzen ari den lan-ildoaren barruan, asteburu honetan Euskadiko Lanbide Heziketak garatutako ibilgailu prototipo bat ere erakusten da, hidrogenoz bultzatutako ibilgailua, San Mames ondoko zirkuitoan. Horrekin batera beste bi ibilgailu komertzial ere erakutsiko dira, hauek ere hidrogenoz mugitzen direnak eta Euskadiko automobilgintza-sektorea alor horretan prestatzeko didaktizatu direnak. Asteburu honetan Euskelec 2023 zirkuituaren ondoan izango dira ikusgai.

 

Ordutegia:

Ostirala, ekainak 2

Euskadiko taldeei egiaztapen teknikoak

09:00 - 13:00

Beste erkidegoetako taldeei egiaztapen teknikoak

15:00 - 17:00

Larunbata, ekainak 3                                                          

Briefing-a

10:30 - 11:00

Balaztatzea, azelerazioa eta slaloma, txanda 1

11:15 - 13:00

Balaztatzea, azelerazioa eta slaloma, txanda 2

13:00 - 14:30

Bazkaria

14:30 - 16:30

Briefing-a

16:45 - 17:15

Eraginkortasun proba

17:30 - 18:30

Sari banaketa

19:00 - 19:30

 

Parte hartzen ari diren taldeak:

Dortsala

Ikastetxea

 

1

Centro Integrado de F. P. Número uno

KANTABRIA

2

IES Ntra. Sra. de los Remedios

KANTABRIA

3

 IES Cotes Baixes

VALENTZIAKO ERK.

4

IES Pedro de Tolosa

MADRIL

5

CIFP San Jorge LHII, Santurtzi

EUSKADI

6

CIFP BIDEBIETA LHII, Basauri

EUSKADI

7

IES Eskurtze BHI, Bilbo

EUSKADI

8

ORTZADAR IKASTETXEA, Donostia

EUSKADI

9

CIFP Iurreta LHII, Iurreta

EUSKADI

10

Centro Formacion Somorrostro, Muskiz

EUSKADI

11

IES GINER DE LOS RIOS

GAZT. ETA LEON

12

CIFP FADURA LHII, Getxo

EUSKADI

14

Aretxabaleta Lanbide Eskola, Aretxabaleta

EUSKADI

15

CPIFP Peñascal LHIPI, Bilbo

EUSKADI

16

CIFP Emilio Campuzano LHII, Bilbo

EUSKADI

17

CF OTXARKOAGA, Bilbo

EUSKADI

18

San Juan Bautista "La Salle"

KANTABRIA

19

CIFP Andra Mari LHII, Galdakao

EUSKADI

20

IES FUENTE FRESNEDO

KANTABRIA

21

CIFP ELORRIETA-ERREKAMARI LHII, Bilbo

EUSKADI

22

CIFP DON BOSCO LHII, Errenteria

EUSKADI

23

San Viator, Sopuerta

EUSKADI

24

IES MAESTRE DE CALATRAVA

GAZT. MANTXA

25

IES Miralbueno

ARAGOI

26

CIFP MENDIZABALA LHII, Gasteiz

EUSKADI

 

27

Urola Garaiko Lanbide Eskola, Zumarraga

EUSKADI

28

CIFP GIZARTE BERRIKUNTZA LHII, Hernani

EUSKADI

 

Talde gonbidatuak

Dortsala

ikastetxea

A

Les Chambres des Metiers (Baiona)

B

AIC

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Labaka, Tknikako zuzendari exekutiboa