Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko herritarren ustez, Euskadiko egoera politikoa eta soziala hobea da, Espainiako gainerako tokietakoarekin alderatuta

2011.eko abenduak 22

Lan merkatuari lotutako arazoak (%76) mantentzen dira garrantzitsuenak bezala, baina ekaineko datuekin alderatuta 6 puntu jaitsi da portzentajea. Bigarren lekuan arazo ekonomikoak (%41) ditugu, aurrekoekin alderatuta 14 puntu gehiagorekin

EAEko egoera politikoaren hautemateak hobera egin du nabarmen, egoera sozialaren hautematea ona edo oso ona bezala mantendu da, eta egoera ekonomikoaren hautemateak okerrera egin du. Pasa den ekaineko aldeak mantendu egin dira, EAEko eta Espainiako egoeren hautemateen artean. Hamar pertsonetatik 8 inguru ados edo oso ados agertu dira adierazpen hauekin: gaur egun, Euskadin, arazo larria da asko irabazten dutenen eta gutxi irabazten dutenen artean diru-sarreretan dagoen aldea oso handia izatea (%78), eta alde horiek txikitzea beharrezkoa da herrialdearen kohesio sozialerako (%77).

Lan merkatuari lotutako arazoak (%76) mantentzen dira garrantzitsuenak bezala, baina ekaineko datuekin alderatuta 6 puntu jaitsi da portzentajea. Bigarren lekuan arazo ekonomikoak (%41) ditugu, aurrekoekin alderatuta 14 puntu gehiagorekin. Aldiz, biolentzia/terrorismoa seigarren lekuan egotera pasa da, %6arekin, 1995etik jasotako serie historikotik eman den portzentajerik txikiena.

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 2011. urteko programazioaren baitan, 47. SOZIOMETRO honen helburua izan da EAEko egoeraren eta gizarte ezberdintasunen gaineko herritarren hautemateak jasotzea.  Halaber, aurreko SOZIOMETROEI jarraituz, jarrera eta balore politikoekin zerikusia duten beste gai batzuk ere landu dira. Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 2.254 lagunek osatua da, eta informazioa etxean egindako banakako elkarrizketen bidez jaso da. Lagin errorearen estimazioa ±%2,11 da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2011ko urriaren 26a eta azaroaren 4a bitartean egin zen.

Ezberdin sozialak

Biztanleriaren %95entzat emakumezkoek pairatzen duten biolentzia gizarte arazo larria da.
Etorkinen egoera okerragoa da soldatetan, eta lanbidean aurrera egiteko eta lanpostua lortzeko garaian; berdina da hezkuntzarako eta osasun zerbitzuetarako sarbidean; eta hobea laguntza sozialak eskuratzerako garaian. Iritziak banatuago agertu dira etxebizitza eskuratzeko aukerei buruz.

Jarrera eta balore politikoak

Alderdi guztietako boto-emaileek, Bildu eta EBkoak izan ezik, beren alderdia ezkerrerago kokatzen dute gainerako biztanleek baino; eta alderdi abertzaleetako boto-emaileek  euren alderdia abertzaleago jotzen dute gainerakoek baino.

Egoeraren hautematea eta arazo nagusiak

Erdiek egoera politikoa txartzat edo oso txartzat jo dute (%50), baina azkeneko SOZIOMETROARI dagokionez (2011ko ekaineko 46. ES) hamaika puntu hobetu da hautematea. 2006ko emaitza salbuetsita (%36), hau izan da 2002 urtetik aurrerako puntuaziorik txikiena. Zentzu berean, EAEko egoera politikoaren hautemate positiboa 15 puntu handitu da ekainetik (%28-43).

Egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra da elkarrizketatutako pertsonen %72rentzat (urte bereko ekainean baino 5 puntu gehiago). Aldiz, egoera sozialaren hautematea bere horretan mantendu da ekaineko azkeneko SOZIOMETROAREKIN alderatuta: %56k uste dute egoera oso ona edo ona dela, eta %40k txarra edo oso txarra.

Kasu guztietan EAEko egoerari buruz dagoen hautematea Espainiako egoerari buruz dagoena baino dezente positiboagoa da (egoera politikoa 24 puntu hobea, ekonomikoa 18 eta soziala 23). Egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste duten EBko biztanleen batez besteko emaitzekin alderatuta (%30), EAEko emaitza 4 puntutara kokatzen da (%26).

Erosteko ahalmenaren bilakaerari dagokionez, gehienek adierazi dute (%79) euren ahalmena pixka bat handitu dela (%3), gutxi gorabehera berdin jarraitzen duela (%40) edo pixka bat murriztu dela (%36).

Erosteko ahalmena murriztu izanaren arrazoi nagusiena lan-enpleguaren egoerarekin lotu dute (%53), eta baita prezioen igoerarekin (%36), zergen igoerarekin (%4) edo gizarte laguntzen murrizketekin (%3).

Lan merkatuari lotutako arazoak (%76) mantentzen dira garrantzitsuenak bezala, baina ekaineko datuekin alderatuta 6 puntu jaitsi da portzentajea. Bigarren lekuan arazo ekonomikoak (%41) ditugu, aurrekoekin alderatuta 14 puntu gehiagorekin. Aldiz, biolentzia/terrorismoa seigarren lekuan egotera pasa da, %6arekin, 1995etik jasotako serie historikotik eman den portzentajerik txikiena. 

Ezberdintasunak eta diskriminazio soziala
Ezberdintasun sozialak

Elkarrizketatutako hamar pertsonetatik 7rentzat, eskubide eta aukera ezberdintasunak oso edo nahikoa handiak dira klase altukoen eta ertainekoen artean (%70) eta bertakoen eta atzerriko immigranteen artean (%70). Atzetik kokatu dira pertsona helduen eta gazteen artean ematen direnak (%57), klase ertainekoen eta baxukoen artean ematen direnak (%54) eta gizon eta emakumeen artean ematen direnak (%54).

Aldiz, elkarrizketatutako hamar pertsonetatik 8rentzat (%76) ez dago ezberdintasunik Euskadin jaiotakoen eta Espainiako beste lekuetan jaiotakoen artean.

Hamar pertsonetatik 8 inguru ados edo oso ados agertu dira adierazpen hauekin: gaur egun, Euskadin, arazo larria da asko irabazten dutenen eta gutxi irabazten dutenen artean diru-sarreretan dagoen aldea oso handia izatea (%78), eta alde horiek txikitzea beharrezkoa da herrialdearen kohesio sozialerako (%77). Aldiz, bitan banatu dira, diru-sarreretan jendearen artean ezberdintasun handiak egotea ekidin ezina dela, esaldiarekin oso edo nahikoa ados agertu direnak (%46) eta ez oso ados edo batere ados ez (%49) agertu direnak. 

Bestalde, elkarrizketatutako hamar pertsonetatik 7 ez dira oso ados edo batere ados ez dira agertu  diru-sarreretan jendearen artean ezberdintasun handiak egotea, herrialdearen oparotasunerako beharrezkoa denaren ideiarekin (%70), edo ezberdintasun horiek jendeak gogorrago lan egitera bultzatzen dutenarenarekin (%68).

Diskriminazioa sentimendua
Hamar pertsonetatik zazpi ez dira inoiz diskriminatuak sentitu, aldiz %26k bai adierazi dute euren bizitzako momenturen batetan diskriminatuta sentitu direla. Hauek dira diskriminatua sentitzeko arrazoien artean gehien aipatutako 4ak:  ideia politikoak (%10), sexua (%8), etnia edo jatorria (%7) eta ikasketa maila edo klase soziala (%6).

Genero desberdintasunak
Elkarrizketatutako pertsona gehienen ustez emakumeen egoera okerragoa da gizonezkoena baino soldatetan (%68), familia eta lana bateratzeko aukeretan (%66), ardura-postuak eskuratzerakoan (%61), lanbidean aurrera egiteko aukeretan (%59), lanpostua aurkitzeko aukeretan (%58) eta lanpostuan egonkortasuna izaterako garaian (%55).

Bizitza politikoan ardura-postuak eskuratzeko emakumeek dituzten aukeren inguruan iritzia banatuago agertzen da, %47k emakumezkoen egoera gizonezkoena baino okerragoa dela pentsatzen duten bitartean, %42k uste dute egoera berdinean aurkitzen direla.

Aldiz, elkarrizketatutako hamar pertsonetatik 8k uste dute hezkuntzara sarbidea izaterako garaian gizonezkoek eta emakumezkoek aukera berdinak dituztela.

Biztanleriaren %95entzat emakumezkoek pairatzen duten biolentzia gizarte arazo larria da, eta erdiek baino apur bat gehiagok uste dute biolentzia matxistaren arrazoi nagusiena, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak direla (%53 oso edo nahikoa ados).

Azkenik, hamarretik sei ez daude oso ados edo ez daude batere ados biolentzia, batez ere, immigranteen artean ematen denarekin (%59); %36k bai uste dute, batez ere, immigranteen artean ematen dela, eta %5ek ez dakite edo ez dute erantzun.

Atzerriko immigranteak

Immigranteen egoerari dagokionez, bertako biztanleen egoerarekin alderatuta, hamarretik seik inguruk uste dute okerragoa dela soldatei (%66) eta lanbidean aurrera egiteko aukerei (%64) dagokionez; erdiek uste dute okerragoa dela lanpostua aurkitzeko aukeretan eta egonkortasuna izaterako garaian (%51 bi kasuetan). Bestalde, gehienek uste dute egoera berdina dela hezkuntzara (%69) eta osasun zerbitzuetara (%67) sarbidea izaterako garaian.

Etxebizitza eskuratzeko aukerei dagokionez, iritziak banatuago aurkitzen dira; %33k uste dute etorkinen egoera hobea dela zentzu honetan, %38k berdina dela eta %25ek okerragoa dela. Azkenik, elkarrizketatutako hamar pertsonetatik sei inguruk uste dute etorkinen egoera hobea dela laguntza sozialak eskuratzerako garaian (%57).

Elkarrizketatutako pertsona gehienek uste dute immigranteek eskubidea izan behar dutela langabezian geratuz gero subsidioa kobratzeko (%82), udal hauteskundeetan (%75), autonomikoetan (%74) eta orokorretan (%73) botoa emateko, Espainiako nazionalitatea eskuratzeko (%74) eta familia ekartzeko (%71). Gutxiago dira, baina gehiengoa dira ere, immigranteek beren erlijioetako tenpluak edo elizak eratzeko eskubidea dutela uste dutenak (%54).

Jarrera eta balore politikoak
Politikarekiko interesa 2011ko ekaineko mailan mantentzen da, %73k interes gutxi edo batere interesik ez dutela adierazten dute, eta %26k interes handia edo nahikoa dutela; nabarmendu behar da, halere, aurreko apirileko SOZIOMETROAREKIN alderatuta ekainekoan politikarekiko interesak 7 puntu egin zuela gora (%19tik %24ra).

Elkarrizketatutako pertsonen definizio ideologikoak jarrera ezberdin sorta islatzen ditu: %26k lehen edo bigarren lekuan abertzaleak direla adierazi dute,  %17k apolitikoak,  %15ek ekologistak, eta beste %15ek liberalak, %14k sozialistak, %9k progresistak, %7k kontserbadoreak, %7k feministak, eta beste %7k demokrata kristauak, %6k sozialdemokratak, %3k komunistak eta %1ek beste aukera batzuk aipatu dituzte.

2011ko Batzar Nagusietako hauteskundeetan emandako botoa kontutan hartuta, PSE-EEko boto-emaile gehienek, lehen edo bigarren lekuan, sozialistatzat jo dute euren burua (%61); PNV-EAJ (%59), Aralar (%58) eta Bilduko (%71) boto-emaile gehienak, berriz, euskal abertzale bezala definitu dira, eta PPko gehienak kontserbadore bezala (%43).

Abertzaletasun eta ezker/eskuin eskalan elkarrizketatutako pertsonen kokapenak apenas izan du aldaketarik. 0tik 10erako eskalan, abertzaletasunaren batez besteko puntuazioa 5,3koa da, eta ezker/eskuin eskalan batez bestekoa 4,2an kokatzen da. 

Elkarrizketatutako pertsonei alderdi bakoitza ezker-eskuin eskalan non kokatuko luketen galdetu diegu, kasu guztietan (Bildu eta EBan izan ezik) bakoitzaren boto-emaileek ezkerrerago kokatu dute euren alderdia (edo ez hain eskuinean) gainerako hautesleek baino.

Abertzaletasun eskalan, berriz, alderdi abertzaleetako boto-emaileek euren alderdiak abertzaleagotzat jo dituzte gainerako hautesleek baino.

Buruzagi politikoen ezagutza, balorazio eta aprobazio indizeak*
Gehien ezagutzen diren buruzagi politikoen taldean (ezagutza indizea %70 baino gehiago), Patxi Lopez lehendakaria da ezagunena (%97) eta aprobazio indizerik altuena duena (%43). Lehendakariaren balorazio indizea, berriz, 4,1ekoa da. Atzetik daude, ezagunenen artean, Antonio Basagoiti (%81eko ezagutza indizea, %22ko aprobazioa eta 3,0ko balorazioa), eta Iñigo Urkullu (%79ko ezagutza indizea, %37ko aprobazioa eta 4,4ko balorazioa).

Hain ezagunak ez diren buruzagien artean (%40-70 bitarteko indizea), Aintzane Ezenarrok %45eko ezagutza indizea lortu du, %22ko aprobazioa eta 4,4ko balorazioa; eta, Pello Urizarrek %41eko ezagutza, %21eko aprobazioa eta 4,5eko balorazioa.

Gutxien ezagutzen diren buruzagien artean (%40tik beherako indizea), berriz, Mikel Aranak %36ko ezagutza indizea du, %15eko aprobazioa eta 4,0ko balorazioa, eta Gorka Maneirok %24ko ezagutza, %5eko aprobazioa eta 2,3ko balorazioa.

(*) INDIZEAK
Ezagutza:     Buruzagi politiko bakoitza ezagutzen dutenen %
Balorazioa:    0tik 10erako eskalan batez besteko puntuazioa.
Aprobazioa:     Biztanleria osotik, buruzagi politiko bakoitzari 5 puntu edo gehiago eman diotenen %

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)