Ricardo Ituartek Poloniako Gurutze Gorriaren ordezkaritza hartuko du Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan
- Poloniako ordezkaritzak aurrez aurre ezagutu ahal izan du Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren funtzionamendua, bai eta bilaketen eta erreskateen arloan egin den lana ere
Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria Poloniako Gurutze Gorriaren ordezkaritzarekin elkartu da gaur, Euskadi bisitatzera etorri baita Espainiako Gurutze Gorriak gonbidatuta.
Bi erakundeek Ukrainan egin zuten topo, eta esperientziak partekatzeaz gainera elkarrekin aritu ziren zeregin humanitarioetan.
Poloniako ordezkaritzak Zentroak dituen instalazioak bisitatu ditu eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari, bilaketen eta erreskateen esparruan ezarritako azken aurrerapenei eta Eusko Jaurlaritzak larrialdien eta babes zibilaren arloan aurre egin beharko dien erronka teknologiko berriei buruzko informazioa jaso du.