Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

2023-06-01

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan, sailburuak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean Hezkuntza Lege-proiektua aurkeztu eta biharamunean. Gai horixe izan da, hain zuzen ere, elkarrizketaren ardatz nagusia.

Atzo Legebiltzarrean egindako aurkezpenaz eta bertako eztabaidaz balorazio positiboa egin du Bildarratzek. “Atzo Legebiltzarrean testu artikulatu bat aurkezten egon izana oso inportantea da. eztabaida natural bat eman zen. Talde bakoitzak jarri zuen azpimarra bere kezketan, eta guretzat balorazioa oso positiboa da. Honek esan nahi du testua Legebiltzarrean eta legebiltzarkideen eskuetan dagoela. Prozesuak aurrera jarraitzen du eta Legebiltzarkideen eztabaidetara mugatuko da”.

Ziur azaldu da sailburua, bizi dugun hauteskunde ondorengo zein hauteskunde aurreko garai honek ez duela eraginik izango Lege-proiektuaren eztabaidan eta negoziazioan, testua oso landua baitago, Bildarratzek azaldu duenez. Eta gaineratu du aurretiaz alderdi politikoekin egin den lanean argi geratu dela “etorkizunerako Lege bat izan behar duela. Horrek esan nahi du, edozein dela ere egoera politikoa, horren gainetik egon behar dugula, hezkuntza herri-proiektu bat delako, eta herri-proiektu izateko, izan behar du partekatzen den zerbait. Ari gara herri honen etorkizunaz hitz egiten”. Gaineratu du, badaudela oinarri sendo batzuk Legebiltzarraren %82ren artean akordio zabala lortzeko. “Europan oso kasu gutxi egongo dira, hain lege tronkal batean halako adostasunarekin”.

Hizkuntza ereduen inguruan galdeturik, bestalde, nabarmendu du horiek (hizkuntza ereduak) ez direla helburu, tresna edo bitartekoa baizik. “Benetan hemen inportantea da ikaslea dela gure ardatz, hezkuntzaren bikaintasuna, ekitatea, berdintasuna, aniztasuna….  Ereduak ez dira helburu. Ereduak tresna bat dira. Eta Lege-proiektuan dagoen elementurik inportanteena da, orain arte ez dagoena definitua, irteera profila. Alegia, ikasle guztiek DBH bukatzean eduki beharko duten gaitasuna bai euskarari dagokionez, zein gaztelaniari dagokionez, zein gutxienez hirugarren hizkuntza bati dagokionez”.

Lege-proiektuak jasoak dituen beste hainbat elementu interesgarri ere nabarmendu ditu sailburuak elkarrizketan. Horrela bada, gobernantza partekatua eta udalekin egin beharreko elkarlana aipatu ditu, segregazioa saihesteko edo euskararen normalizazioa hizpide hartuta.

Datorren urteko 2 urteko geletarako matrikulazio prozesuaz, azaldu du Hezkuntza Saila hasia dela patronalekin berriro ere hitz egiten, eta hurrengo urtean ere horrela jarraitzeko asmoa azaldu du. Gai honen inguruan, dena den, elementu inportante bat azpimarratu du. “Funts publikoak jasoko dituzten ikastetxe guztiek ardura bera hartu behar izatea zaurgarritasunaren inguruan. Hori oso elementu inportantea iruditzen zaigu, batik bat, gizarte kohesioari begira”. Ildo horretatik, berriro ere udalekin eta gertuko erakundeekin lankidetzan aritzearen garrantzia berretsi du. Oraindik erabat amaitu ez den onarpen prozesu honetan familien %94,1ek haurra beren lehen aukerako ikastetxean eskolatzea lortu dute.

Aste honetan bertan Gobernu Kontseiluan onartu diren Curriculum-dekretuen inguruan Bildarratzek gogorarazi du dagoeneko 2022ko maiatzean ikastetxeetara bidali zirela orain onartu diren testu formalen zirriborroak, eta ordutik hona ez dela aldaketa esanguratsurik izan. Era berean, curriculum berriak osatzeko garaian egin den lana balioan jarri nahi izan du, eta izan duen parte hartze zabala txalotu, profesionalak zorionduz: 60 irakasle baino gehiago aritu dira zuzenean lan horretan; 265 ikastetxe inplikatu jardunaldietan; 750 pertsona ikastaroetan… “Hezkuntzaren eraldaketa prozesu bat da. Prozesu horretarako adostasun zabalak behar dira, ez egun batekoak. Hurrengo urteetarako iraun dezaketen akordioak. Espiritu horrekin eginda dago Lege-proiektua, eta baita curriculuma ere”. Curriculumetan euskara hizkuntza behikular gisa azaldu edo irakaskuntza-hizkuntza gisa azaldu, alderik ez dagoela azaldu du sailburuak.

Amaitzeko, Lanbide Heziketan hurrengo ikasturterako izena emateko epea amaitu beri dagoenean, aurreko prozesuan baino %9 eskaera gehiago jaso direla nabarmendu du Bildarratzek (2.800 eskaera gehiago). “Jauzi handia”, esan du.

8 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @IkaslanBizkaia
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 @bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

    📎 https://t.co/hfzQO6REtX https://t.co/VTI9KIjZlc

  • Argazkia SN Robot
    @IkaslanBizkaia
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 Entrevista al consejero de Educación @bildarratz en Euskadi Irratia

    📎 https://t.co/KquBBNLq1V https://t.co/PTqyQGpszx

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv_Legebil
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 Entrevista al consejero de Educación @bildarratz en Euskadi Irratia

    📎 https://t.co/KquBBNLq1V https://t.co/PTqyQGpszx

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    🎙 Entrevista al consejero de Educación @bildarratz en Euskadi Irratia

    📎 https://t.co/KquBBNLq1V https://t.co/PTqyQGpszx

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    🎙 @bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

    📎 https://t.co/hfzQO6REtX https://t.co/VTI9KIjZlc

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 @bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

    📎 https://t.co/hfzQO6REtX https://t.co/VTI9KIjZlc

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 @bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

    📎 https://t.co/hfzQO6REtX https://t.co/VTI9KIjZlc

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2023-06-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🎙 Entrevista al consejero de Educación @bildarratz en Euskadi Irratia

    📎 https://t.co/KquBBNLq1V https://t.co/PTqyQGpszx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)