Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak "gertutasuna" nabarmendu du eskualdeko hedabide publikoen bereizgarri nagusi gisa

2023-05-31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarraren inaugurazio instituzionalean izan da
  • Bertan, euskal irrati-telebista publikoak eskaintzen duen zerbitzu integrala, hurbila, plurala eta objektiboa azpimarratu du

Iñigo Urkullu Lehendakaria Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarraren inaugurazio instituzionalean izan da. Bertan tokiko telebistek eskaintzen duten gertutasuna jarri du balioan Urkulluk, “zuen ikuslegoa ondo ezagutu behar duzue horretarako; egiten duzuen argazkia ondo enfokatu behar da derrigorrez. Baina lortzen denean, konexio hori garaiezina da”, adierazi du.

Euskadiko euskal irrati-telebista publikoak, duela lau hamarkada baino gehiago sortua, zerbitzu integrala, hurbila, plurala eta objektiboa eskaintzen duela adierazi du Lehendakariak, “gustu guztietara egokitutako orotariko programazioa proposatzen du eta gure altxorrik handiena, euskara, sustatzeko gure tresnarik eraginkorrenetako bat da”.

Europa anitz batean bizi bagara ere, oinarri-oinarrian, “guztion sustraiak lur berean errotzen dira” azpimarratu du Urkulluk: informazio, formazio eta entretenimendurako zerbitzu publikoa, informazio eskubidea eta demokraziaren balioak. Horrela, Donostiako Miramar jauregian ospatu den ekitaldian, Lehendakariak gertutasuna eta konpromisoa, sorkuntza eta hizkuntza, kultura aniztasuna eta gizarte kohesioa nabarmendu ditu Europako eskualdeetako hedabide publikoen ezaugarri nagusi gisa.

Europako telebisten CIRCOM Regional 39. Biltzarra

EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Donostian ekainaren 1ean eta 2an. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere hizpide izango da Kursaal Jauregian egingo dituzte hitzaldietan. Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia izango ekainaren 1ean, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan. 

Biltzarraren programa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)