Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Fundazioei buruzko ikastaroak batez beste ehun pertsonako bertaratzea izan du

2011.eko abenduak 22

Lehen edizio honetako 15 saioetan 22 hizlarik hartu dute parte

Eusko Jaurlaritzako Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak lehengo astean bukaera eman zion Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren ekimenez 2011n zehar egin den Fundazioei buruzko ikastaroari. Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen sektoreko ordezkariei zuzendua egon da ikastaroa, eta aurtengo urtarriletik abendura egin den 15 saioko ekimen hau ehun pertsonaren batez besteko bertaratzearekin eta 22 hizlariren parte-hartzearekin bukatu da.

Mendiak sektore honenganako hurbiltasuna sentitzen duela eta ikasle guztiek ikastaroari probetxu handia atera diotela azpimarratu zuen bere hitzaldian. Ikastaroan hainbat gai jorratu dira: fundazioen eraketa, bat-egitea, desegitea; fundazioetan gerta daitezkeen aldaketak; ahalordetze eta eskuordetzeak; eta urteko kontuen aurkezpena. Irabazi-asmorik gabeko jarduerentzako forma juridikoaren aukeraketaren, datuen babesaren, aurrezki-kutxen fundazioen eta fundazioen fiskalitatearen inguruko hizketaldiak ere izan dira ikastaroan.

Hizlari guztiek modu ez-interesatuan hartu dute parte eta, hortaz 0 aurrekontuarekin egin da ikastaroa, Jaurlaritzaren gaur eguneko soiltasun-ildoari jarraituz. Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza dagoeneko ari da datorren 2012rako prestakuntza-jarduera berriak prestatzen, baita babesletza-jarduera berriak ere.

Ikastaroko azken saioa, legedi-aldaketari buruzkoa, Juan José Seoanek eman zuen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak