Eusko Jaurlaritzak hogei urte bete ditu Bioterran produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren alde
- Bioterra ekainaren 2tik 4ra egingo da Ficoban
Eusko Jaurlaritzak Bioterra azokan parte hartuko du aurten ere. Bertan, Basque Green Deal standa jarriko du, garapen ekonomikoaren jasangarritasunaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko.
Azokaren aurkezpenean, Amaia Barredo Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordeak azpimarratu du gure ekonomiaren deskarbonizazioa bizkortzeko bizi dugun unea garrantzitsua dela, baliabide naturalen eta biodibertsitate-espazioen babesa indartzeko egiten ari garen ahaleginak azalduz, adibidez, Txingudiko badian.
Basque Green Deal standak energia-eraginkortasunari, energia berriztagarriei, mugikortasun jasangarriari, ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren apustuari eta aukerari buruzko informazioa eskainiko du, eta baita 0 km-ko elikaduraren eta nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua ere.
Eusko Jaurlaritzak Bioterra azoka babesten jarraitzen du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta EVE, IHOBE eta HAZI sozietate publikoen laguntzarekin.