Berriak Kultura
Eu

97.000 euro, antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko (2011-12-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 20

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko 2012. urtean dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Agindua onartu du. Horretarako, 97.000 euroko aurrekontua dago.

Arte eszenikoetako etorkizuneko profesionalentzako prestakuntza arauturik ez dagoenez, 2012. urtean alor horretan heziketa programa eta jarduerak antolatzen laguntzak emateko agindu bat plazaratzen du Kultura Sailak. Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

Agindu honen kargura ematendiren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. Beraz, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz, onuradun kopuru bat hautatuko da, hain zuzen ere, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen kopurua, betiere proiektuen dimentsioari begira.

Diru-lagauntzetarako 97.000 euro erabiliko dira. Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen bi modalitateen artean:

- Laurogeita hamaika mila (91.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.

- Sei mila (6.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.

2 iruzkin
  • @jarevalo_FP
    2011.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @FP_Now: Aprobados 97.000 euros para la formación de futuros profesionales de las #artesescénicas en Euskadi http://t.co/yLmZZB1H

  • @FP_Now
    2011.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Aprobados 97.000 euros para la formación de futuros profesionales de las #artesescénicas en Euskadi http://t.co/yLmZZB1H

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan