Berriak Kultura

Jaurlaritzak 2.400.000 euro eman ditu euskal ondare kulturala babesteko (2011-12-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 20

Gobernu Kontseiluak Kulturako sailburuaren agindu bat onartu du, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta ondare horri eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko deialdia egiten duena eta horretarako araubidea finkatzen duena. 2.400.000 euro jarri dira dirulaguntzen programa hori garatzeko.

Honako hauek jaso dezakete dirulaguntza: sailkatutako monumentu-multzoek (zatartu egiten dituzten elementuak kentzeko, lekua zaintzeko eta eraikinak beste zerbaitetarako erabiltzeko), industriako edo landa-inguruko ondareek, ondare arkeologikoek eta ondare sailkatu eta inbentariatua defenditzeko, ugaritzeko, babesteko eta sustatzeko asmoz jarduten den beste edozein jarduerek (betiere, Euskadiko Ondarearen Legeak zehazten dituen helburu eta xedeekin bat baldin badatoz, eta ez badago sartuta Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondasuneko Zuzendaritzaren beste agindu espezifikoren batean).

Bestalde, dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute aurreko hirigintza-dokumenturen baten eta bere ikerlan osagarrien memoria garatzeko azterketa historiko-arkeologikoek ere, baldin eta monumentu izendatutako ondasun kulturalak, monumentu-multzoak edo arkeologiko izan daitezkeen guneak lantzen badituzte; bai eta indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketek, edo dokumentuen garapenek ere, ondasun kulturalak babesteko erregimenetara egokitzeko behar direla-eta egindakoak badira; bai monumentu, monumentu-multzo edo arkeologiko izan daitekeen gune izendatutako ondare kulturalak (edo izendapen hori jasotzeko espedientea abiarazita daukatenak) babesteko plan berriak idazteko lanek; idazteko fasean dauden hirigintza-tresnen planimetria osagarriaren altxatze-lanek, ondare kulturalaren alderdi jakin batzuk, izaera berezia emanez, dokumentatzekoak direnek; eta ondare kulturalari buruzko informazioa sortu eta biltzeko bestelako lanek, legeak aurreikusitako hirigintza-planeamenduko figuretan sartzekoak badira eta kulturaren ikuspegitik oinarri tinkoagoa emateko balio badute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan