Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Iberdrola, Osakidetza Bilbo Eskualdea, Udapa, Yor, Sener eta Calasancio Ikastetxeak “Europako Enpresarentzako Ingurumen Saria” eskuratu dituzte Euskadin

2011.eko abenduak 20

  • Europar Batzordeak sortutako sari hauek sari ospetsuenak dira enpresa-garapen jasangarriaren alorrean, eta lau kategoriatan ematen dira: Garapen jasangarrirako kudeaketa, Produktua edo Zerbitzua, Prozesua eta Nazioarteko Lankidetza.
  • Europar sarien edizio honetara Euskadiko 27 erakunde aurkeztu dira, eta erakunde horien hautagaitza Europar Sarira aurkeztuko dira berriro, estatuko eta nazioarteko modalitatean. Espainiar eta europar sariak 2012an jakinaraziko dira.

Iberdrola, Osakidetza Bilbo Eskualdea, Udapa, Yor, Sener eta Calasancio Ikastetxea izan dira Europar Ingurumen Sariak Euskadiko enpresen artean irabazi dituztenak, 2011-2012ko edizioan. Sariak Pilar Unzalu Ingurumen Sailburuak eman ditu, Bilboko Campos Elíseos Antzokian egindako ekitaldi batean, ehun enpresa baino gehiagoren aurrean.

Sariaren eskultura jaso zuten erakunde horiez gain, Ramóndin Cápsulas, Usansolo-Galdakoko Ospitalea, Zumarragako Ospitalea, A&B Laboratorio de Biotecnologia, Shuton eta Compañína Logística de Hidrocarburos CLHk akzesit bana lortu dute. Sari horiek Arantza Leturiondo Ingurumen Sailburuordeak eman zizkien.

Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuaren esanetan, "enpresa hauek erakutsi dute ingurumena ez dela oztopoa gure ekonomiaren hazkunderako. Aitzitik, aukera paregabea da ondasunak sortzeko, enpresen lehiakortasuna igotzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta gizarte ongizatea handitzeko.

Sarien epaimahaiak bereziki baloratu du aurkeztutako hautagaitzek beren ekarpena egiten dutela euskal enpresaren 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programaren helburuak lortzeko; Euskadiko 300 enpresaren baino gehiagoren parte-hartzea duen programa horren bidez, euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetu nahi da, ingurumen-aldagaia beraren kudeaketan txertatuz.

"Gaur egun, Sektore berdea negozio-aukera, enplegu eta ekonomia gehien eskaintzen dituzten sektoreen artean dago, % 6ko hazkunde tasak baititu mundu mailan". Esan zuen Unzaluk.

Euskal enpresen 27 hautagaitza

Sarien aurtengo edizioan Euskadiko 27 hautagaitza aurkeztu dira, guztira. Horiek guztiak berriro lehiatuko dira, sari horien espainiar Sailera Espainiako gainerako lekuetatik aurkezten diren hautagaitzekin batera. Azkenik, Europar Batasuneko herrialde bakoitzean saritutako erakundeak europar sariaren nazioarteko modalitatea lortzeko lehiatuko dira; horren erabakia datorren urtean jakinaraziko da.

Europako Enpresentzako Ingurumen Sariak 1987 urtean sortu zituen Europar Batzordearen Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzearen kariaz. Haien helburua da enpresa-bikaintasuna alor horretan publikoki aitortzea, hau da, ingurumen-arauak eta -eskakizunak gainditzen dituzten enpresak publikoki aitortzea, jokabide horrek eredugarri bihurtzen baititu ingurumenaren alorrean. Sari horiek dira ospe handiena dutenak enpresa-garapen jasangarriaren eremuan.

Europako Enpresentzako Ingurumen Saridunen 2011-2012ko zerrenda

Kategoria: garapen jasangarrirako kudeaketa

Sariduna:

Iberdrola S.A., (Enpresa Handia)
Osakidetza Bilbo Eskualdea (Enpresa Publikoa)
Udapa S. Cooperativa (ETE)

Akzesita (Enpresa Handia)
Ramondín Cápsulas S.A.

Akzesita (Enpresa Publikoa)
Usansolo-Galdakaoko Ospitalea
Zumarragako Ospitalea

Akzesita (ETE)
A&B Laboratorio de Biotecnología S.A.U.


Kategoria: garapen jasangarrirako produktua eta/edo zerbitzua

Sariduna: Yor S.A.

Akzesita: A&B Laboratorio de Biotecnología S.A.U.


Kategoria: garapen jasangarrirako prozesua

Sariduna: Sener, Ingeniería y Sistemas S.A.

Akzesita: Shuton S.A. y Compañía de Logística de Hidrocarburos CLH S.A.


Kategoria: garapen jasangarrirako nazioarteko lankidetza

Sariduna: Calasancio-Escolapios Ikastetxea .

9 iruzkin
  • @blancourgoiti
    2011.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    Este año, las empresas de AVEQ-KIMIKA "sólo" han tenido accésit en los Premios de Medio Ambiente del GV.. por no abusar http://t.co/YDDwllBU

  • @Datinet_IT
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Premios Europeos de Medio Ambiente a la Empresa en el Pais Vasco http://t.co/3M9zM05u

  • @InfoEnviro
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena @Iberdrola,@osakidetzaEJGV, Yor,Sener y Colegio Escolapios: Premios Europeos Medio Ambiente http://t.co/2nhL26IB vía @Irekia

  • @InfoPOWER_news
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena @Iberdrola,@osakidetzaEJGV, Yor,Sener y Colegio Escolapios: Premios Europeos Medio Ambiente http://t.co/eS5gDpWE vía @Irekia

  • @alfrealday
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    “@Ezagutza: Osakidetza Comarca Bilbao, “Premio Europeo de Medio Ambiente a la Empresa” en el País Vasco http://t.co/hENLlL8e” Zorionak!

  • @IKIngenieria
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena @Iberdrola,@osakidetzaEJGV, Yor,Sener y Colegio Escolapios: Premios Europeos de Medio Ambiente(País Vasco) http://t.co/eBThBizo

  • @carlosbm
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Ezagutza: Osakidetza Comarca Bilbao, “Premio Europeo de Medio Ambiente a la Empresa” en el País Vasco http://t.co/6O66oGCp

  • @jeslarra
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Ezagutza: Osakidetza Comarca Bilbao, “Premio Europeo de Medio Ambiente a la Empresa” en el País Vasco http://t.co/6O66oGCp

  • @alfrealday
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza Comarca Bilbao una de las empresas que obtiene los Premios Europeos de Medio Ambiente -Euskadi. http://t.co/PMuYwy0C

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)