Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako kudeaketa eta garapen iraunkorra babesteko hitzarmena luzatu da (2011-12-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 20

Erabakia, ondoko lankidetza-hitzarmen honen luzapena onartzen duena: 2010ko abenduaren 16n izenpetu zena, Ingurumen, Landa eta Ttsas Inguru Ministeriaren eta Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Sukarrieta, Ibarrangelua eta Gernika-Lumo Udalen artean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kudeaketa eta garapen jasangarriko laguntza emateko dena

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gautegiz-Arteagako, Kortezubiko, Sukarrietako, Ibarrangeluko eta Gernika-Lumoko udalen arteko lankidetza-hitzarmenaren luzapena Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako kudeaketa eta garapen iraunkorra babesteko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk eginiko proposamena bideratu du Kontseiluak, eta horren bidez 2010ean sinaturiko hitzarmena luzatzeko eskatzen da, finantzaturiko jardun-lerro batzuk aurreikusitako epearen barruan bukatuko direla bermatzea ezinezkoa denez, jardunak hasteko beharrezkoak diren baimenak lortzeko atzerapena eta jardun horien egikaritzapenean atzerapena eragin duten aurkako fenomeno meteorologikoak kontuan izanda.

Erreferentziazko hitzarmenak ezartzen zuen 2012ko martxoaren 31ra arteko indarraldia izango zuela eta bertan bilduriko jardunak 2011ko abenduaren 31rako bukatuta egon behar zutela, eta dagokien ziurtapena eta azken justifikazioa 2012ko otsailaren 28a baino lehen igorri behar dela, Jarraipen Batzordeak 2012ko martxoaren 31 baino lehen azter ditzan. Dena den, eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko luzapen horri esker, 2012ko apirilaren 30era aldatuko dira amaitzeko, ziurtatzeko eta azken justifikazioa emateko epe horiek.

Urdaibaiko biosferaren erreserbako kudeaketa eta garapen iraunkorra babesteko hitzarmenak bost jardun aurreikusten ditu guztira, eta horietako bi eginda daude jada. Zehazki, Kortezubiko eta Gautegiz-Arteagako herrietako auzo batzuk lotzen dituzten bidezidor batzuk egitea biltzen zituztenak.

Beste proiektuetako bik Ibarrangelua-Laga eta Kanala-Laida (Sukarrieta) errepideen arteko oinezkoentzako bidezidorrak egitea biltzen dute eta, azkenik, horien arteko azkenak hezegune bat berreskuratuko du ingurumenari dagokionez, Gerkina-Lumoko kirol-ekipamenduaren alboan (errugbi-zelaiak, frontoiak...). Zona garbitzea, marea-fluxua berreskuratzeko esklusak ezabatzea, natura-habitata bultzatzea eta ertzean bide bat egitea daude aurreikusita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan