Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Gobernu Kontseiluak Gizarte-Ekonomia sustatzeko 835.000 euroko laguntzak onartu ditu (Gobernu Bilera 2023-5-23)

2023-05-23

Gobernu Kontseiluak, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, 835.000 euroko hainbat laguntza-agindu onartu ditu gaur, Gizarte-Ekonomia sustatzeko, enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak finkatuz eta Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabalduz. 

Lehenik eta behin, 685.800 euroko deialdia onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko, baldin eta, nortasun juridiko propioa izanik, haien interes amankomunak ordezkatzeko eta defendatzeko: lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak; lan elkartukoak ez diren kooperatibak, izaera konfederaleko elkarteak eta gizarte-ekonomiako entitateen integrazio-erakundeak; ekonomia solidarioko elkarteak eta enplegu-zentro berezietako elkarteak; eta gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektorearteko erakundeak.  

Bestalde, Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna hedatzeko eta ezartzeko laguntzen deialdiari. 150.000 euroko zuzkiduraz hornituta, laguntzak bideratuko dira EGEaren ezarpena finantzatzera, jasangarritasun-memoriak eginez; Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitera, bai gizarte-ekonomiako enpresetan, bai bestelakoak direnetan, bai eta eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren kultura hedatzeko jardueretarako ere. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko