Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko arrantza eta akuikultura sektorerako guztira 28,8 milioiko laguntzetarako deialdia egin dute 2012rako (2011-12-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 20

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako 2012ko diru-laguntzetarako deialdia finantzatzea

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du 2012ko ekitaldian EAEko arrantza- eta akuikultura-sektorera bideratuko diren laguntzen deialdia, eta guztira 28.841.116 euro zuzenduko dira sektore horretara.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Arrantzaren Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko Kontseiluaren 1198/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritako laguntza horien deialdia egiteko Pilar Unzalu sailburuaren Aginduari.

Diru-laguntza horien helburuak honako hauek dira, besteak beste: arrantzontzietako inbertsioetan laguntzea eta selektibitatea, kostaldeko artisautza-arrantza, konpentsazio sozioekonomikoak, akuikultura, ekintza kolektiboak, merkatu berriak eta sustapen-kanpainak garatzea eta programa pilotuak garatzea.

Era berean, arrantzontziak birmoldatzeko, arrantzontziak behin betiko gelditzeko edota arrantza-jarduerak aldi baterako gelditzeko aldaketetarako laguntza ekonomikoak ere biltzen dira deialdi horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan