Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Jaurlaritzak 322 milioiko gastua baimendu du 2012. urtean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ordaintzeko (2011-12-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 20

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenten prestazio ekonomikoak.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 322 milioi euroko gastua baimendu du gaurko bileran, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) datorren urtean ordaintzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2012. urterako onartzen dituen lege proiektuak 280 milioi euroko kreditua ezartzen du DBErako, eta 42 milioiko beste bat EGPOrako. Bi laguntzak Lanbideren aurrekontuetan jasotzen dira; izan ere, 2012ko urtarriletik aurrera erakunde hori arduratuko baita horien kudeaketaz.

Laguntza horiek hilero ordaindu behar direnez, Jaurlaritzaren Kontseiluak gastu-espediente hori aldez aurretik izapidetzea erabaki du; horrela bermatu ahal izango da laguntzen kudeaketaz eta ordainketaz arduratzen den erakundeak diru balliabide nahikoak dituela 2012ko urtarriletik hasita horiek ordaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan