qrcode

Astekonomiak euskal merkataritzaren bilakaera jasotzen du gaur, baita euskal aireportuetan ibilgailuen matrikulazioak eta pertsonen trafikoak izan duten gorakada ere

2023-05-19

Euskal merkataritzaren bilakaera eta ibilgailuen matrikulazioen gorakada islatzen dituzten adierazleak abiapuntu dira gaur Astekonomian. Adierazle ekonomiko garrantzitsuenen asteroko laburpen bat da, eta ikus-entzunezko bertsioan arreta jartzen dio, halaber, euskal aireportuetan pertsonen trafikoak izandako igoerari.

2023ko lehen hiruhilekoan, merkataritzako salmentak % 0,3 handitu ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Igoera txikia bada ere, 2010etik lortutako mailarik altuena da. Era berean, beste datu positibo bat izan zen sektoreko enpleguaren bilakaera, % 1,0ko hazkundearekin.

Bestalde, urteko lehen lauhilekoan matrikulazioek % 14,3 gora egin zuten (8.000 unitate baino gehiago saldu ziren). Ukrainako gerrak kalte egindako ekoizpen-kateetan sortuz joan diren tirabirak gorabehera izan zen hobekuntza hori.

Azkenik, euskal aireportuetako pertsonen trafikoak gora egiten jarraitu zuen, eta apirilean % 23,1 igo zen aurreko urteko hil beraren aldean. Zehazki, guztizko balioan, 600.000 lagunetik gora desplazatu ziren: serie historiko osoan apirilean lortu den erregistrorik handiena.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-05-25

    Badirudi kontuz ibiltzea sektore batzuen mende egotea zulatzen dutenean eta ekonomia iraganean higiezinen sektorearekin gertatu zen bezala bermera joaten denean, arriskua beste sektore batzuen arraste-efektuarekin itzultzen dela.

  • Argazkia Xaver
    2023-05-25

    Tener cuidado depender mucho de unos sectores cuando pinchan y la economía se vaya al garete como pasó en el pasado con el inmobiliario parece volver el riesgo con efecto arrastre de otros sectores.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan