Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren kontrolak indartuko ditu
- Kontrolak maiatzaren 22tik 26ra bitartean indartuko dira adingabekoen ikastetxeetarako garraioan
- Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako seinaleztapena eta laguntzailearen presentzia egiaztatuko dituzte
Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, eskola-garraioaren zaintza eta kontrola indartuko ditu Euskadin maiatzaren 22tik 26ra bitartean, adingabekoen bide-segurtasuna zaintzeko.
Alde batetik, egiaztatuko dute garraioak administrazio-baimenei, ibilgailuen baldintza teknikoei eta beste hainbat alderdiri buruz legez ezarritako baldintzak betetzen dituen. Beste alde batetik, adingabeek, gidariak eta laguntzaileak segurtasun-uhala erabiltzen duten ere egiaztatuko dute. Horrez gainera, eskola-umeen segurtasunarekin lotutako neurriak ere egiaztatuko dituzte, besteak beste, ibilgailuen seinaleztapena eta joan-etorrietan zaindu beharko dituen pertsona helduaren presentzia.
Sonia Díaz de Corcuera, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera: “Eskola-garraioak hainbat arau bete behar ditu, horien baitan baitago, kasu askotan, adingabekoen segurtasuna, babes berezia behar duen errepideko kolektibo zaurgarrienetako bat izanik. Kontrol horiek indartzea haien segurtasuna babesteko modu bat da”.
Kontuan izan behar da eskola-garraioan aritzen diren ibilgailuen kasuan 10 km/h murrizten dela herritik kanpora ibilgailu-motaren arabera ezartzen den gehieneko abiadura.
Kontrolak, ahal izanez gero, ikastetxeko instalazioetan egingo dira, ibilgailua helmugara iristen denean eta ikasleak jaisten direnean.
-
2023-05-21
Nahitaez ekin behar zaionez, ez da beharrezkoa izango pertsona batek beste batzuetara garraiatu edo ez, aginteak edo makinak hartu edo arriskupean egon behar izatea istripua eragiteko, baldin eta egoera onean ez badago, harik eta langileak lanpostura "erreta" doazela pentsatu eta aldamio batera igo arte.
-
2023-05-21
No tiene que suceder, por abordar de carácter preceptivo, que una persona transporte o no a otras, coja los mandos vehículos o máquinas o exponerse a riesgos puedan causar accidente, si no se encuentra en condiciones, hasta pueda pensarse que haya personas trabajadoras vayan "fumadas" al puesto y subirse hasta un andamio o a saber.