Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Ingurumen irizpideak kontratazio eta erosketa publikora gehitzeko konpromiso trinkoa

2011.eko abenduak 20

"2011-2014 aldiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa", Eusko Jaurlaritzaren sailek eta sozietate publikoek egiten dituzten erosketa eta kontratazioetan ingurumen-irizpideak txertatzea planteatzen duen dokumentua da, hain zuzen ere. Kontratuen % 100ek horrelako gaiak kontuan har ditzaten lortzea planteatzen da 2014rako.

Pilar Unzalu sailburuak bultzatutako programa horren xedea da kontratazio-orriek ingurumen-irizpideak balioetsi beharreko elementu gisa txerta ditzaten lortzea, hots, erosketen eta kontratazioen % 100ek alderdi hori kontuan har dezaten erdiestea. 2012an Eusko Jaurlaritzaren sail eta sozietate publiko guztiek egiten dituzten erosketen % 75a "berde izatea" espero da. 

Euskal Administrazio Publiko guztiek egindako erosketa publikoak BPGaren % 15 inguru dira, eta horrek jarduteko marjina zabala ematen du. Europarekin lerrokaturiko Programa hori abiaraztea indartu duten inkesta-datuen arabera, administrazioaren kontratuen % 41ek irizpide berdeak txertatzen ditu gaur egun. Ingurumen-irizpideak dituzten kontratu horien bolumen ekonomikoa guztizkoaren % 33 da jadanik.

2010ean, Eusko Jaurlaritzak ingurumen-irizpideak sartu zituen horrelako operazioetan, eta horri esker, emisioak ehuneko 15 murriztu ziren (450 Tn CO2 baliokidea).

Programa hori aplikatzeak dakartzan onurei dagokienez, nabarmendu beharrekoa da erositako produktuen eta zerbitzuen ingurumen-inpaktuak murrizten direla, produktuen eraginkortasunari esker kontratazioaren ardura duten sailetarako dirua aurrezten dela, eta azkenik, eko-berrikuntza oinarri hartuz produktu eta merkatu berrien eta enplegu berdearen garapena sustatzen denez, ingurumen-teknologien garapena eta hedapena bultzatzen direla.

Europan esperientziak agerian utzi duenez, horrelako irizpideak txertatzeak, zerbitzuak ez garestitzeaz gain, merkatu berdea dinamizatzen du eta ingurumen-inpaktu txikiko ekoizpena sustatzen du.

Jardunak zuzendu beharreko 18 produktu edo zerbitzu planteatzen dira Programan, hala nola bulegoko materiala eta ekipoak, ibilgailuak, garbiketa, mezularitza, lorezaintza, catering edo vending zerbitzuak, argiteria, eraikuntza edota hirigintza-obrak, besteak beste.

EcoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategiak ezartzen dituen helburuen artean, "berritzailea, eraginkorra, irisgarria eta herritarrekin gardena den Administrazio Publikoa hedatzea" dago. Helburu horrekin loturiko jardun nagusietako bat, bestalde, administrazioaren adierazgarritasuna bultzatzea da, eta horretarako, ingurumen- eta gizarte-irizpideak merkatu berde eta berritzailearen eragile gisa txertatuko dituzten erosketa eta kontratazio publikoa bultzatzea.

4 iruzkin
  • @Miguel_A_Pz
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Firme compromiso con la incorporación de los criterios ambientales a la compra y contratación pública. http://t.co/GZafJD1I

  • @XabiGV
    2011.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    Firme compromiso con la incorporación de criterios ambientales a la #compra y contratación pública. Gobierno Vasco #eco http://t.co/8rTMlFwN

  • @LuzMarketing
    2011.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Firme compromiso con la incorporación de los criterios ambientales a la compra y contratación pública. http://t.co/GZafJD1I

  • @IKIngenieria
    2011.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Firme compromiso con la incorporación de los criterios ambientales a la compra y contratación pública. http://t.co/GZafJD1I

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)