Hauteskundeak 2024
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 200.000 eurorekin lagunduko du goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzea (Gobernu Bilera 2023-5-16)

2023-05-16

Gobernu Kontseiluaren bileran, 2023an egingo diren edo hasiko diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak ezarri dira. Eusko Jaurlaritzak urtero egiten du deialdi hau lehiaketa hauek kirola bultzatzeko pizgarri izateko asmoz. Izan ere hitzordu hauek lehiarako marko bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa ere sortzen dute.

Guztira, 200.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Goi mailako kirolatzat hartzeko nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak izan beharko dira eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egotea.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek parte hartzea.
  • Lehiaketa guztietan, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek parte hartzea.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde bitan edo gehiagotan antolatzea.

Tenisaren kasuan probak Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuta egon beharko dira. Sufaren kirol-modalitatean berriz Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean eta boxeoaren kasuan nazioarteko titulu-ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa izan beharko da.

  1. urterako aurrekontu-zuzkidura 200.000 eurokoa da guztira; horietatik 100.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 100.000 euro 2024. urterako.

Dirulaguntzak kirol federazioek, kirol-klubek, kirol elkarteek eta kirola helburu duten merkataritza-sozietateek jaso ahal izango dituzte baldin eta legez eratuak izanik erregistro egokian inskribatuta badaude. Kirol-modalitateen inguruko jarduerak noizean behin antolatzen dituztenek ere jaso ahal izango dute laguntza beti ere legez eratuta badaude eta erregistro egokian inskribatuta badaude.

Interesa dutenek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Aurreko deialdian, 28 klub edo elkartek jaso zituzten goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak. Besteak beste, “XXX Torneo Internacional de Tenis de Getxo 2022”; “XXXIV Ciclocross Internacional Laudio”, “XVI Milla Internacional de Bilbao” o el Zurich Maratón San Sebastián 2022”, etab.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko