qrcode

Gizarte bonu termikoa zuzenean ematea eta ordaintzea erraztuko duen legeari argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2023-5-16)

2023-05-16
  • Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio erreferentziazko enpresa merkaturatzaileek laguntza hauen onuradunen datu pertsonalak emateko duten betebeharra arautzen duen lege-proposamenari 

Eusko Jaurlaritzak babestu egiten du Eusko Jaurlaritzak berogailuaren, ur beroaren edo sukaldearen fakturak ordaintzeko laguntzak zuzenean ematea eta ordaintzea ahalbidetuko duen lege proposamena. Asteroko bileran, Gobernu Kontseiluak adierazi du aldeko irizpidea duela Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar taldeek egindako lege proposamena aintzat hartzeko. Erreferentziako enpresa merkaturatzaileek EAEko Administrazioari gizarte-bonu termikoa kudeatu eta ordaintzeko informazioa ematea arautzen du lege proposamen horrek. 

Ekimenaren helburua da lege mailako arau bat ematea, betiere merkaturatzaile elektrikoek EAEko bonu sozialaren onuradunen datu pertsonalak emateko duten betebeharra ezartzeko. 

Gizarte bonu termikoa pobrezia energetikoa arintzeko laguntzak zuzenean emateko programa da, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzen da, baina ordainketa autonomia erkidegoek kudeatzen eta izapidetzen dute. Eguraldi hotzak eragindako gastuak ordaintzeko etxe bakoitzak jasotzen duen kopurua bizilekuaren (udalerriko zona klimatikoa) eta zaurgarritasun mailaren ('kaltebera' edo 'kaltebera larria') arabera ezartzen da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Mikel
    2023-08-02

    ESTA MEDIDA LLEGA TARDE... PERO BIENVENIDA SEA. En pleno siglo XXI y andar así todavía con las personas vulnerables es una vergüenza y el Gobierno Vasco es de los que más remolonea

    ¿CUANDO SE VA A HACER EFECTIVA LA AYUDA CORRESPONDIENTE AL AÑO 2022? SI NO TENGO MAL ENTENDIDO EN OTRAS COMUNIDADES ESTÁN PROCEDIENDO.

  • Argazkia Yosu Zubikarai Lejardi
    2023-06-28

    He sido beneficiario del bono social 2 años 2019-2020.Sin embargo no he recibido ninguna ayuda en ese sentido(b.s. térmico)a partir de 2021.Reconozco que cometí el error de no solicitar la renovacion del bono electrico en su momento ,algo que subsané en el plazo de un mes.Cuando hice mi reclamacion al GV sobre mi bono térmico,me invitaron a enviar el recibo del electrico en la fecha justo de mi error,aduciendo que si en dicha fecha no habia pedido la renovacion del electrico no me correspondia el termico.Dicho esto,soy beneficiario del bono electrico,pero no asi del tèrmico.2021-2022-2023.Un saludo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko