Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Carmen Garcia Bloise saria jasu du

2010.eko urtarrilak 21

Patxi López Lehendakaria askatasun publikoengatik eginiko ibilbideagatik saritua izan da.

Madrilen ospatutako ekitaldian, Eusko Jaurlaritza ETA gabeko gizarte baten buru izaten hasi dela esan du Patxi Lopezek.

Patxi Lopez Lehendakaria Carmen Garcia Bloise saria jaso du Instituto Ramón Rubialen eskutik askatasun publikoengatik eginiko ibilbideagatik. Lehendakariaren hitzetan, saria hau Eusko Jaurlaritzak, ETArik gabeko gizartearen askatasuna lortzeko egiten ari den lana aintzat hartzen du. Halaber, “terrorista talderik gabeko gizarte baten buru izaten hasten gara” dio Patxi Lopezek. Borroka honetaz “arro sentituko zen” Carmen Garcia Bloise, bertan begiratzeko ispilu bat zelako, ez bakarrik sozialistok, baizik eta demokrata guztiok ere”, aitortu du.

Lehendakariaz gain, IDEAS para el Pregreso Fundazioaren Instituto Ramón Rubialak Fundación Vicente Ferrer Fundazioa saritu du, XIIko edizioan, emandako laguntza humanitarioagatik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakariak