Berriak
Eu

Goazen erosketak egitera!

2011.eko abenduak 20

Kontsumobidek, erosketak segurtasun osoz egiten laguntzen du

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, jostailuak establezimendu espezializatuetan erostea aholkatzen du.

Internetez erosketa bat egitea segurua dela bermatzeko ondoko adierazleak egiaztatu behar ditugu:

• Dendaren harremanetarako datuak jaso eta gordetzea (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa…) eta baita produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarri teknikoak ere.
• Egiaztatu dendak Konfiantza on-line edo antzeko bestelako jokabide-koderik daukan, eta kontsumoko arbitraje-sistemari atxikita dagoen.
• Ahal dela, eskuratu produktuaren erabiltzaileek emandako balorazioak eta iruzkinak.
• Identifikatu on-line dendaren webguneak daukan segurtasun-maila, ondokoei erreparatuz: zerbitzari segurua adierazten duen https:// helbideari, giltzarrapoari edo giltzari.
• Egiaztatu erosketa egin nahi dugula. Izan ere, behin produktua entregatu ondoren atzera egiten badugu eta bueltatzea erabakitzen badugu, itzultzeak eragindako kostua gure gain hartzea eskatu baitiezagukete, eta bestalde, produktuaren hasierako bidalketa-gastuak ordaindu beharko ditugu.

Iruzkin bat
  • @mirenepalacios
    2011.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    No juegues con la seguridad de los juguetes http://t.co/ovhHzG0K

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Collía