Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Euskadin soldatak hobetzeko akordio baten alde egiteko prest agertu da Mendia Lehendakariordea

2023-05-16
  • Nabarmendu du protagonismoa gizarte-eragileei dagokiela, baina Saila haren esanetara dagoela hala eskatzen bazaio

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua prest agertu da Euskadiko errealitate ekonomikoarekin bat datorren soldata-hobekuntza kolektiboa ahalbidetuko duen akordio bat errazteko, gizarte-eragileen protagonismoa eta lidergoa errespetatuz, baina Legebiltzarraren agindua betez, hau da, elkargune bat ahalbidetzea, “hala eskatzen den guztietan”.

Mendiak Bilbon parte hartu du gaur UGTk antolatutako 'Lan Merkatuaren Errealitate Berriak' jardunaldiaren amaieran, eta Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak ere parte hartu du.

Bere hitzaldian, Lehendakariordeak Espainian lortutako soldata-akordioari buruz hitz egin du, eta gizarte-eragileak zoriondu ditu, “herritarrei berriro ere guztion onerako konpromiso-mezu bat helarazten dielako, jarduera publikoekin bat egiteko. Sinatzen dutenen konpromisoa da, eta guztiontzako mezua”.

Estatu mailako akordio hori Euskadin aplikatu ahal izango da, aldeek hala nahi badute. Horren ostean, Mendiak berretsi du buru den Saila prest dagoela duela sei urte sinatutako Lanbide Arteko Akordioa eguneratzen laguntzeko, euskal errealitate sozioekonomikora egokitutako soldata-hobekuntza ahalbidetzeko. Hala ere, adierazi du prozesu honetan ez dela inola ere gizarte-eragileak ordezkatzeko asmorik. “Protagonismoa eta lidergoa gizarte-eragileek bakarrik izan behar dute. Gure erantzukizuna, eta Legebiltzarraren agindu hori betez, topaketa horretarako espazioaren alde egitea da, eta soilik hala eskatzen bazaigu”, adierazi du.

Era berean, “enpresen etorkizuna pertsonengan inbertitzea dela” azpimarratu du, eta handien zein txikien lana aldarrikatu du, “aberastasuna eta enplegua sortzen dutelako”. Enpresek, sistema ekonomikoen egonkortasunerako mehatxu etengabeak direla eta, zailtasun handiko garai hauetan izan ditzaketen zalantzak ikusita, “pedagogia-ahalegin bat egin behar dela defendatu da, etorkizuneko arrakastaren bermea hortik ere pasatzen dela konbentzitzeko”; izan ere, “soldaten hobekuntza, langileekiko justizia-kontua ez ezik, pertsona horien kontsumoa dinamizatzeko bermea ere bada, eta, aldi berean, enpresa-hazkundean eragiten du”, nabarmendu duenez.

Iruzkin bat
  • Argazkia JCSEIN
    2023-05-17

    Estaria estupendo..... pero las AAPP deben empezar a predicar con el ejemplo y dotar a los servicios concertados-contratados de la liquidez necesaria.
    Decir que los demás hagan es facil...... sin implicarse.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)