LEP Hezkuntzan: enplegua egonkortzeko prozesurako eskabideak aurkezteko epea Hezkuntza Berezian
- Maiatzaren 15etik ekainaren 9ra bitartekoan zabalik izango da merezimendu-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesu honetarako eskabideak aurkezteko epea
Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, maiatzak 15, irekiko du eskaerak eta egiaztagiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea, lan-kontratudun hezkuntza-langileen kategorietako (Hezkuntza Berezia) plazak modu finkoan betetzeko, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan (merezimendu-lehiaketa bidez). Aipaturiko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.
Eskabideak eta merezimenduak justifikatzeko agiriak bide elektronikoz aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Sailaren Hezigunea atariaren bidez.
Hezkuntza Sailak Hezkuntza Bereziko langileen 520 plaza beteko ditu orotara enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren bidez –merezimendu lehiaketaren sistemaz-, honako kategoria hauetan:
Kategoriak |
Plaza kopurua |
Hezkuntza-laguntzako espezialista |
476 |
Transkribatzailea Materialaren egokitzailea |
4 |
Zeinu-mintzairaren interpretea |
14 |
Fisioterapeuta |
13 |
Terapeuta Okupazionala |
10 |
Gizarte-langilea |
3 |
Guztira |
520 |
Informazio gehiago Hezkuntza Sailaren webgunean.