Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Hezkuntza
qrcode

LEP Hezkuntzan: enplegua egonkortzeko prozesurako eskabideak aurkezteko epea Hezkuntza Berezian

2023-05-12
  • Maiatzaren 15etik ekainaren 9ra bitartekoan zabalik izango da merezimendu-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesu honetarako eskabideak aurkezteko epea

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, maiatzak 15, irekiko du eskaerak eta egiaztagiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea, lan-kontratudun hezkuntza-langileen kategorietako (Hezkuntza Berezia) plazak modu finkoan betetzeko, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan (merezimendu-lehiaketa bidez). Aipaturiko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

Eskabideak eta merezimenduak justifikatzeko agiriak bide elektronikoz aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Sailaren Hezigunea atariaren bidez.

Hezkuntza Sailak Hezkuntza Bereziko langileen 520 plaza beteko ditu orotara enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren bidez –merezimendu lehiaketaren sistemaz-, honako kategoria hauetan:

Kategoriak

Plaza kopurua

Hezkuntza-laguntzako espezialista

476

Transkribatzailea Materialaren egokitzailea

4

Zeinu-mintzairaren interpretea

14

Fisioterapeuta

13

Terapeuta Okupazionala

10

Gizarte-langilea

3

Guztira

520


Informazio gehiago Hezkuntza Sailaren webgunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak