Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek asteazkenean tren zerbitzuak indartuko ditu Bilboko eta Donostiako SANTO TOMAS azoka dela eta

2011.eko abenduak 19

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak indartu egingo ditu, asteazkenean, abenduaren 21ean, bere tren zerbitzuak, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Gernika-Bermeo lineetan, ospatuko den Santo Tomas azoka dela eta. EuskoTrenek asteazkenean eskainiko dituen tren zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek dira :

 Bilbo-Ermua:

Bi noranzkoetan, tren zirkulazioak eskainiko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian. Halaber, zerbitzu bereziak eskainiko dira 9:42an (Ermutik Atxurira), 11:12an (Durangotik Atxurira) eta 11:30ean (Bilbotik Ermura).

 Zumaia-Donostia:

Gainera ohiko zerbitzuez gain, 10:30etan eta 11:30etan zerbitzu bereziak egongo dira (Zumaia-Donostia) eta 10:17an eta 11:17an (Donostia-Zumaia).

 Lasarte Oria-Donostia-Hendaia (Topoa):

Lanegunetako ohiko eskaintza mantenduko da eta Amara (Donostia) eta Errenteria artean trenak 15 minutuz behin ibiliko dira bidaiari gehieneko orduetan.

 Bilbo-Gernika-Bermeo:

Noranzko bietan, trenak ibiliko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian. Horrez gain, EuskoTrenek honako zirkulazio bereziak eskainiko ditu, zerbitzua indartzeko:

Bermeotik: 9:18an, 10:18an, 11:18an eta 12:18an.

Bilbotik: 9:48an, 10:48an eta 11:48an.

 Bilbo (Zazpi Kaleak)-Lezama:

Astegunetako ohiko eskaintzarekin jarraituko da, tren maiztasunak eskainiz 30 minutuz behin egun osoz.

 Halaber, EuskoTrenek Bilbo-Bermeo eta Bilbo-Donostia lineetatik datozen erabiltzaile guztiei gogoratu nahi die geltoki guztietan trena-tranbia txartel konbinatua eros dezaketela, eta horrela errazagoa eta azkarragoa izango dela Atxuriko geltokitik Bilboko Areatzara joatea.

Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko telefonoa izango duzue

902 543 210. Halaber informazio gehiago ere izango duzue geltokietan eta geralekuetan eta baita  www.euskotren.es  Konpainiako web orrian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan