Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

2023-05-22

Gaur LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, Berdindu eratzen duten erakundeek, jakinarazpen batean, kezka adierazi dute sexu- eta/edo genero-orientazioagatiko erasoekin zerikusia duen salaketa kopurua handitu egin delako; eraso-mota hori, dagoeneko, bigarren bereizkeria-modu ohikoena da gure gizartean, Eraberean-en azken txostenak dakarrenaren arabera.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako LGTBI kolektiboari Informazioa eta Laguntza emateko Zerbitzuak erantzukizuna eskatu dio gizarteari, bai eta “oraindik indarrean dauden bereizkerien kontrako borroka finkatzeko” eta “askotan ezkutuan uzten diren genero-identitate, -orientazio eta -adierazpen guztiak errespeta daitezen” lan egiteko ere.

Berdinduk, jakinarazpena amaitzeko, gizarte hobea sustatzeko eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragiten dituen erasoak salatzeko duen konpromisoa berretsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)