Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak herritarren parte-hartzeari zabaldu dio bere Gurtza-lekuei buruzko Legea

2011.eko abenduak 19

Justizia eta Herri Administrazio Sailak openideiak.com Web-orrian argitaratu du bere aurreproiektua

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak herritarren parte-hartzeari zabaldu dio hemendik gutxira atera behar duen Euskal Autonomia Erkidegoko gurtza-lekuei buruzko Legea. Eta bere aurreproiektua openideiak.com izeneko sare sozialean, argitaratuz egin du. Bertan, herritarrek lege horren behin betiko idazketa aldatzeko aukera eduki dezakete.

Euskal gizartean erlijio-aniztasuna ez da sekulako berrikuntza bilakabide historikoari erreparatuz gero, baina gizartearen barruan gero eta elementu garrantzitsuagoa da; hori dela eta, gero eta behar handiagoa dago aniztasun hori alor publikoek behar bezala kudeatzeko. Lege honen helburua euskal gizartearen barruan ageri diren elizei, konfesioei eta erlijio-komunitateei erlijio-askatasunerako oinarrizko eskubidea bermatzea da; horretarako, kultu-zentroak eta tankerako erlijio-espazioak irekitzeko eta funtzionamendua arautzeko erregulazio espezifikoa abiaraziko da, betiere konfesio eta erlijio-komunitateen artean inolako diskriminaziorik egin gabe.

Legeak hamasei artikulu ditu bost kapitulutan bilduta; horrez gain, hiru xedapen gehigarri, lau iragankor eta bi azken xedapen ere baditu.

Aurreproiektua openideiak.com Web-orrian argitaratzea gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen adierazgarri berri bat da, Gobernu Irekiaren bi zutabe.

Iruzkin bat
  • @latejo
    2011.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre a la participacion ciudadana su Ley de Centros de Culto http://t.co/T4GJtAyE @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan