Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetzaren etorkizunari buruzko hausnarketa gidatzen du, tokiko eta eskualdeetako agintaritzen rola defendatuz

2011.eko abenduak 19

Ekimena Europako eta nazioarteko bazkideekin batera gauzatu da

ART PNUD ekimenarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak lankidetza deszentralizatuari eta laguntzaren eraginkortasunari buruzko lehenengo eztabaidetako bat gidatu du  Euskadiren EBko Ordezkaritzan, Europar Batzordearen "Aldaketara Programa" aurkeztu ondoren eta Laguntzaren Eraginkortasunari buruz 2001ko azaroaren amaieran Busanen egindako Mundu Foroaren ostean.

Jarduera hau Europako eta nazioarteko hainbat bazkiderekin batera gauzatu da, bai europar eztabaida aberasteko xedez eta bai lankidetzaren, garapenaren eta iraunkortasunaren alorrean interes komunak dituzten bazkideen sare bat Bruselan finkatzeko xedez.

    Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkari Marta Marínekin, Nazio Batuetako Programaren Bruselako eta Genevako ordezkariekin, europar instituzio eta eskualdeekin eta Garapen bezalako euskal erakundeekin batera, tokiko eta eskualdeetako agintaritzen rola defendatu zuen, eta baita aliantza berriak ere, lankidetza eraginkorragoa lortzeko eta lankidetza deszentralizatuko ikuspegi berrian aurrera egiteko.

Europar instituzio eta eskualdeen aurrean, eta Nazio Batuen Erakundearekin elkarlan estuan arituz, Eusko Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatu eta multilateralaren beharra azpimarratu zuen, ekintzen inpaktu eta eraginkortasuna handitzeko beharra eta erantzunkidetasuna oinarritzat hartuta. 

Lankidetzaren ikusmolde berri hau bazkide multilateralen parte-hartzeari esker itxuratu da; era horretan, eskualde eta hirien rola indartzen da, eta baita Iparraldeko eta Hegoaldeko kontinenteetako agintaritza eta eragile sozialen trukea ere.

Europako eskualdeetako eta misio diplomatikoetako ordezkariz osatutako publiko ugariak aukera izan zuen ekintza konkretuak eta ekimen interesgarriak bertatik bertara ezagutzeko, garapenerako lankidetzaren alorrean; halaber, Nazio Batuen Garapenerako Programak ART-PNUD ekimen konkretuaren bidez gidatutako ekintza eta ekimenak sakonago ezagutu ahal izan zituzten.

 

Eusko Jaurlaritzaren ibilbidea

Hausnarketa orain dela urte batzuk hasi zen, Europako instituzioen aldetik, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze eta ekarpenarekin, irekitako europar foroetan eta kontsulta publikoetan; hortik abiatuta, Eusko Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatua eta aliantza berriak defendatu ditu, Milurtekoaren Garapenerako Helburuak (MGH) eta nazioarteko agenden helburuak lortzeari begira.

Urriaren erdian, EBk "Aldaketarako Programa" aurkeztu zuen; bertan, lankidetza multilaterala eta aliantzak defendatzen ditu MGHak eta garapenerako lankidetzaren ekintzen eraginkortasuna lortzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Guillermo Echenique. Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria, Marta Marín