Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek motozikleten kontrola indartuko dute

2023-05-05
  • Aurtengo urtean, orain arte, 3 motozale hil dira Euskadiko errepide-sarean
  • Eusko Jaurlaritzak zuhurrak izaten saiatzeko eta errepidean zaurgarriak diren kolektiboak errespetatzeko eskatzen du

Aurten, orain arte, 3 motozale hil dira Euskadiko errepide-sarean, guztiak Gipuzkoan. Era horretako istripuei aurrea hartzeko, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, motozikleten abiadura zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du larunbatean eta igandean, maiatzaren 6an ta 7an.

Abiadura desegokian gidatzea da motor-gidarien kolektiboan istripua izateko arrisku-faktore nagusietako bat, eta besteak dira arauz kontrako aurreratzeak, arreta-galtzeak, trebezia-falta, ekipamendu egokia ez eramatea edo alkohola eta drogak kontsumitzea.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak zuhurrak izaten saiatzeko eta errepidean zaurgarrienak diren kolektiboak, hau da, oinezkoak, txirrindulariak, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI) gidatzen dituztenak eta motor-gidariak, errespetatzeko eskatu du berriz ere.  Bestalde,  “Nire gurpiletan jar zaitez” estrategia ekarri du gogora: “bide-segurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta motor-gidarientzako formakuntza sustatzen baititu, trebeziak hobetu ditzaten eta arriskuko portaerak eta istripuak saihets ditzaten”.

2020ko datuen arabera, motozikletak Euskadiko ibilgailu guztien % 10 dira. Lurraldeen arabera, Gipuzkoa da motozikleta gehien erregistratuta dituen lurraldea (ibilgailu guztien % 46), eta, jarraian, Bizkaia (% 42) eta Araba (% 12).

Kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.  

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-05-09

    Horrez gain, ibilgailuak piezaka ere eskaini behar dira, zuek eta beste tramankulu batzuk lortzeko, eta muntatzeko bermerik eskaintzen ez bada, halabeharra eragin dezakete, ziurtagiri gehiago eskatu behar dira, baita konponketetan ere, etxejabe batzuk egon badaitezke, eta, ondoren, asegurua desinformatuta jarri nahi bada, erdian.

  • Argazkia Xaver
    2023-05-09

    También de eso vehículos se deben de ofrecer por piezas llegan para móntese Ustedes y otros artilugios y no se ofrezcan garantías de montaje puedan causar una fatalidad, exigir más certificaciones incluso en las reparaciones cuando pueda haber algunas caseras y luego querer poner al seguro desinformado en medio.

  • Argazkia SN Robot
    @udaltzaingoak
    2023-05-05

    Comentario de Twitter:
    🏍️ Motozikleten kontrolak indartuko ditugu maiatzaren 6an eta 7an

    https://t.co/0LjQ3Dy6RC

    🏍️ Reforzaremos los c… https://t.co/egUjp1FZLH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak