Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu ete-entzako eta udalentzako Europako SEM Funtsei buruzko informazio-saioak, 200 lagunetik gorako partaidetzarekin

2023-05-05

Joan den asteazkenean Errenterian eta gaur Ordizian egindako topaketekin, Ekonomia eta Ogasun Sailak amaitu du Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren bitartez apiriletik Europako funtsei buruz enpresa txiki eta ertainentzat eta udalentzat egindako informazio-saioen egutegia.

Eskualde-topaketa horiek lurralde historikoka egin dira, eta horietan parte hartu dute SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko Europako funtsen egoera eta, batez ere, dirulaguntza, bestelako laguntza eta deialdi horietarako sarbideak ezagutzeko interesa izan duten 200 lagunek baino gehiagok.

Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuorde Iñaki Barredok, Kabinete eta Koordinazioko buru Yurdana Burgoak eta Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendari Juan Alberdik azaldu dute Europako funtsak erakartzeak aukera emango duela eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz aurrera egiteko: “eredu ekonomiko eta sozial berria, gizatiarragoa eta ingurunearekiko errespetuzkoagoa; aurrerapen jasangarrian, berrikuntzan eta berdintasunean oinarritua”, trantsizio ekologiko, digital eta sozialaren erronkei aurre egiteko.

Saio bakoitzean, bereziki nabarmendu da 2023a “funtsezko urtea” dela funtsak erakartzeko, eta parte-hartzaileei gonbita egin zaie Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren tresna digital irekiak erabil ditzaten, funts horietara iristeko bideak ezagutu eta beren proiektuak finantzatzeko aukerak identifikatzen saia daitezen.

“Ekimen honen bidez, lehen eskuko informazioa eraman nahi izan dugu eskualdeetara, bertako enpresa txiki eta ertainen eta udalen lanari balioa emateko ez ezik, Europako laguntza horiekin haientzako irekitzen den aukera emateko ere. Helburua komuna da, hau da, Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sartzea eta SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren izatasunean jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzea”. Horrela laburbildu dira, balantze gisa, informazio-topaketa hauek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko