Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2011-12-23)

2011.eko abenduak 23

Gai-zerrenda:

1. Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeari buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\01\00\0009)

2. Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ETB Nafarroan LTDren bitartez ikusteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0107)

3. Mozioa, Fátima Ansotegi Elordi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ohikoak ez diren gaixotasunak dituztenek osasun-produktu zehatz batzuk dohainik eskuratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0110)

4. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, haurrek eta nerabeek egindako kirola, une oro eta edozein testuingurutan, hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatzearen egokitasunari buruzko Arartekoaren gomendio orokorrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0111)

5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ararteko erakundearen defentsari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0624)

6. Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Inama enpresaren egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0634)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan