Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak nabarmendu egin du euskal industria-sarearen indarra, dibertsifikazioan eta nazioartekotzean oinarritutakoa

2023-05-05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk amaiera eman dio AFM – Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Eguna Batzar Nagusiari, eta Euskadiren egoera ekonomikoa positiboa dela adierazi du bertan
  • Gogorarazi du euskal esportazioak % 57 hazi direla azken hamarkadan, “gure Herrian fabrikatzen dugunak munduan interesa duenaren erakusgarri”

Lehendakariak nabarmendu egin du euskal industria-sarearen indarra, dibertsifikazioan eta nazioartekotzean oinarritutakoa. Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Egunaren amaieran, Iñigo Urkulluk adierazi du “etorkizun arrakastatsua bermatzen digun” gakoa dela industria dibertsifikatua izatea, bezero potentzialen eskaerari aurrea hartu eta erantzungo diona.

AFM Cluster makina-erremintaren fabrikatzaileen elkarteak antolatutako foro honetan, lehendakariak azpimarratu du sektore honek duen gainditze-ahalmena —baita testuinguru zailetan ere—, eta hobetzeko eta hazteko “lehia-irrika horri” eustera animatu ditu. “Iraunkortasunaren, erresistentziaren eta gainditzearen” adibide bat zarete —esan du—.

Ildo beretik, aste honetan bertan ezagututako fabrikazio-teknologia aurreratuen eta makina-erreminten sektoreko datuak aipatu ditu. Datu horiek aditzera ematen dute esportazioen % 4 inguruko hazkundea urte-itxieran.

Maila orokorrago batean, lehendakariak esan du egoera ekonomikoa positiboa dela eta Euskadik inoiz baino gehiago esportatzen duela. Hala, gogorarazi du euskal esportazioak % 57 hazi direla azken 10 urteotan, “gure Herrian fabrikatzen dugunak munduan interesa duenaren erakusgarri”. Esan duenez, “lehiakorrak gara merkatu globalizatu eta izugarri zorrotz honetan”.

Azkenik, Iñigo Urkulluk bi helburu nabarmendu ditu, bere ustez azken hamarkada honetan bidelagun izan ditugunak: industria eta zerbitzu aurreratuak bultzatzea eta enplegu-aukerak sortzen laguntzea. Lehenengoan, Euskadik aurrera egin du eta % 40 gainditzen du; bigarrenean, berriz, Euskadi lan egiten eta kotizatzen duten ia milioi bat lagun izatera hurbiltzen da, gogorarazi duenez.

 “Industria eta Enplegua… Makina-erreminta funtsezko pieza bat da herrialde-mailako helburu horiek lortzeko. Gure lanaren kulturaren parte da; besterik gabe, ondo ateratzen zaigun zerbait da” —esan du amaitzeko—.

5 iruzkin
  • Argazkia carlos
    2023-05-10

    PERTE AFM Cluster nada de nada .bravísimo señores políticos tela tela que verguenza

  • Argazkia carlos
    2023-05-10

    PERTE de AFM Cluster nada de dinero.señores políticos ya os vale

  • Argazkia carlos
    2023-05-08

    el Perte de AFM Cluster para cuando?

    llebamos 26 meses de espera sin saber nada de nada , mienttras en Italia lleban muchos años de audas mulmilllonarias para la modernizacion de su industria y en Pais Vasco y España nada de nada ,nos enfrentamos a una anticuada y obsoleta sin un parque de fresadoras nuevas

  • Argazkia carlos
    2023-05-07

    PERTE de AFM Cluster para cuando para el 2070

  • Argazkia carlos
    2023-05-07

    Buenos Dias Sr.Lendakari desde Cataluña le queria preguntar cuando sabremos algo del PERTE de AFM Cluster maquina de herramienta,llebamos 26 meses de espera y no sabemos nada de nada ,dicho sector es muy muy importante para el Pais Vasco

    Cuando se aprobara el PERTE DE AFM Cluster??????
    En Italia lleban dando ayudas multimillonarias a dicho sector para modernizar toda la industria Italiana y reduciendo el numero de politicos en las administraciones Italianas

    el Pais Vasco y españa ,sus fresadoras y su industria se esta quedando antiquada y obsoleta ,la juvnetud no tendra futuro iremos abocados al cierre de nuestras industrias,
    un pais con menos industrias es un pais sin futuro

    un saludo desde cataluña

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak