Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Beren eskubideak egikarituz, eta legeria errespetatuz, igandean irekitzen duten saltokiak babestuko ditu Eusko Jaurlaritzak

2011.eko abenduak 18

 

 

Bilboko saltoki talde batek bere ateak gaur irekitzea erabaki du, beren eskubidea libreki egikarituz eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiaren babespean betiere.

 

Hori dela-eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak argitu behar du denda horiek legea betetzen dutela, eta horri gehitu behar zaio beren langileekin akordio egokia lortu dutela, langileak euren borondatez bertaratuko baitira lanera. Horrenbestez, beren eskubidea egikarituz legeria errespetatzen duten enpresa horien guztien erabakia babesten du Jaurlaritzak.

 

Merkataritza-ordutegien arloko araudiak ahalbidetu egiten die 150 metro karratu baino gehiagoko establezimenduei (eta horixe dugu kasu hau) gehienez zortzi jaiegunetan irekitzea, eta 150 metro karratu baino gutxiagoko establezimenduek, aldiz, urteko egun guztietan irekitzeko aukera izango dute. 

 

Saltokiek libreki hartzen dituzten erabakiak errespetatu egingo ditu Eusko Jaurlaritzak, jaiegunetan irekitzea (betiere indarreko legeriak ezartzen dituen mugekin) zein ez irekitzea erabakitzen dutela ere.

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 18a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan