II. Zikloturismo Foroak Euskadi indartu du turismo jasangarriaren helmuga nagusi gisa, ingurumenarekin kontzientziatuta eta errespetuz
- Zikloturismo Foroak Euskadi indartu du turismo jasangarriaren helmuga nagusi gisa, ingurumenarekin kontzientziatuta eta errespetuz
Vitoria-Gasteizko Artium Museoan inauguratu da Euskadiko Zikloturismoaren II. Foroa, lurraldean estrategia zikloturista bultzatzea eta helmuga nazioarteko erreferente bihurtzea helburu duen ekitaldia.
Inaugurazio-hitzaldian, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak nabarmendu du Euskadik behar diren faktore guztiak dituela nazioartean zikloturismoan helmuga liderra izateko, hala nola azpiegitura onak kirola egiteko, ostatu-barietatea eta kalitatezko turismo-eskaintza erakargarria.
Zikloturismoa Euskadiko turismo jasangarriaren ereduaren funtsezko zati bat da, eskaintza turistikoa dibertsifikatzea eta ingurumenarekiko kontzientziatua eta errespetuzkoa den segmentu turistiko bat erakartzea bilatzen duena. Gainera, zikloturismoak lagundu egiten du turismo-fluxuak lurraldean banatzen, egonaldia eta desestazionalizazioa areagotzen, lurraldea ibilbideen bidez egituratzen eta turismo-jarduerak sortutako aberastasuna birbanatzen.
Euskadiko zikloturismo-estrategia Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia buru duen lan-ibilbide luze baten emaitza da, sektorearekin eta hainbat eragilerekin batera. Azpiegitura onak ditu euskarri, 180 kilometro baino gehiago zazpi bide berdetan banatuta; eta sortu berri den Erromanikoaren Ibilbidea; bi BTT zentro; ibilbide handiak, hala nola Arabako Lautadako Ibilbide Handia edo The Basque Route, eta baita Ignaziotar Bidea eta Donejakue Bidea ere. Euskadin dagoen zikloturismo-eskaintza guztia 2023ko apirilean eguneratu berri den Euskadi bizikletaz gidaliburuan dago jasota.
Javier Hurtado sailburuak nabarmendu duenez, bizikletari lotutako turismoak iraunkortasuna bermatzen du bere hiru alderdietan, ingurumenean, gizarte eta kulturan eta ekonomian, eta Euskadi Basque Country marka indartzen laguntzen du helmuga turistiko askotariko eta iraunkor gisa.
- urtea txirrindularitzaren eta zikloturismoaren urtea izango da Euskadin, Frantziako Tourraren irteerari esker; izan ere, nazioarteko ikuspen handia emango dio helmugari. Foroan zikloturismoak helmugetan duen eragina aztertuko da, esperientziak eta lankidetza-proiektuak adieraziko dira eta hausnarketak egingo dira zikloturismoa sustatzeko teknologia, kirol-ekitaldiak eta bitartekoak aprobetxatzeko moduari buruz.
Euskadiko II. Zikloturismo Foroan kirolariak, kazetari espezializatuak, influencer-ak, marketineko adituak, turoperadoreak, bidaia-agentziak, enpresak eta ekitaldi-zuzendariak izan dira. Horiek guztiek helmuga zikloturista izatea zer den eta sektore hori bultzatzen jarraitzeko moduak aztertzen dituzte.
Foroan Flandria izan da eskualde gonbidatua, zikloturismoan erreferentziazko helmuga turistikoa
Ekitaldiak Gasteiz sendotu du egoitza gisa, egun emankor batean, eta Euskadi nazioarteko erreferentzia zikloturista bihurtzeko helburuan lagunduko du. Foroa herritarrei hurbiltzeko, argazki erakusketa bat zabaldu da, eta maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, Hornidura Merkatuaren aurreko zabalgunean.